Jatorra adinekoen elkarteak egoitza berritua du

Urbieta kaleko egoitza handiagoa eta guztiz irisgarria da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Jatorra jubilatuen klubak egoitza berritua du. Urbieta eta Larramendi kaleen kantoian kokatuta dago, hain zuzen ere, Amara Berri ikastetxearen behealdean, eta bere azalera bikoiztu du, behin azken hilabeteetan egoitza berritzeko egin diren lanak amaituta.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Gizarte Ekintza zinegotzi Aitziber San Romanek instalazio berriak bisitatu dituzte, hain zuzen ere, nabarmen hobetu diren instalazioak. Horren harian alkateak honakoa esan du: "hobekuntza honi esker bizitza eta jarduera handia duen lokal honek erdiguneko jubilatuen gune esanguratsuenetako bat izaten jarraituko du".

Udalak 665.220 euroko inbertsioa egin du lokala berritzeko, eta hurrengo aldaketak egin dira:
  • Igogailu baten instalazioa
  • Lokala 450m2etara handitzea, lehen zituen 180m2etara
  • Bi komun
  • Espazio berriak
  • Tabernan otorduak eskeinko dira
  • Ile-apaindegia
  • Erabilera anitzeko sala handi bat
  • Elkartearen zuzendaritza taldearentzako bulegoa

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/22-an argitaratua