Udal bulegoetarako hitzordua eskatzeko online zerbitzu berria

Uztailean eta abuztuan, bulegoen ordutegia 9etatik 14etara izango da astelehenetik ostiralera, eta telefonoz ere 16:00etatik 18:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gaurtik, ekainaren 29tik aurrera, 010 telefonora deitzeaz gain, Udalak martxan jarri du bulegoetara bertaratzeko hitzordua eskatzeko online sistema berria. Udal webgunearen bitartez, Udalinforen hiru bulegoetarako (Easo, Morlans eta Altza), Finantza bulegorako (Goikoa jauregia) edo Osasun eta Ingurumeneko bulegorako (Mandasko dukea) ordua eskatu ahal izango da.

www.donostia.eus/AurreHitzordua loturan hitzordua eskatzeaz gain, egutegia kontsultatzeko aukera egongo da herritarrari hobekien datorkion data eta ordua aukeratuz. Bestalde, bertan ere hitzorduak ezeztatu ahal izango dira.

Baldintzak

  • Pertsona bakoitzak eguneko hitzordu bat eska dezake
  • Bulegora interesdunak bakarrik bertaratu ahal izango du.
  • Puntualtasuna eskatzen da
  • Hitzordua ez bada erabiltzen, ezeztatzea eskatzen da.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da eta segurtasun neurriak errespetatzea

Udalinforen ordutegiak


Uztaila eta abuztuan hauek izango dira Udalinforen ordutegiak:
  • Bulegoak (Easo, Altza, Molans eta Arroka), astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00
  • Telefonoa (010): astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00/16:00-18:00

2020/06/29-an argitaratua