Udalak Francisco Javier Gómez Elosegi oroitu du

Plaka bat jarri da Gros auzoko Bermingham kalean beren oroimenean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Francisco Javier Gómez Elosegiren omenez plaka bat jarri du, ETAren biktima 1997an. Honekin 21 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak.

Ekitaldia Gros auzoko Bermingham kaleko 37. zenbakiaren inguruan izan da, eta beste ekitaldietan bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek parte hartu dute.

Francisco Javier Gómez Elosegi, 37 urtekoa eta Martuteneko kartzekako psikologo funtzionarioa, garondoan tiro bat jaso zuen lanera joateko bere etxetik atera zenean, ETAk egindako atentatu batean.

Horrela, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda - guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero - Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erailak -, Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila –, Mari Jose Bravo del Valle - Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Baradiaran Urkola - poliziaren ekintzak eragindako biktima -.

2022/03/12-an argitaratua