"Street Art" Topaketa izan da asteburuan
Donostiako eta Lezoko 17 eta 19 urte bitarteko gazteek horma-irudiekin apaindu zituzten egoitzaren hormak.
Asteburuan Donostiako Udaleko Gazteriak antolatutako Street Art topaketa egin zen Donostiako Suhiltzaileen egoitzan. Donostiako eta Lezoko 17 eta 19 urte bitarteko gazteek horma-irudiekin apaindu zituzten egoitzaren hormak.
Egunpasa ederra egin zuten bertaratutako gazteek. Egoitzan hormairudiak egiten dabilen Innovart 19 estudioko arduradunek formazioa eman zieten gazteei, suhiltzaileek parkearen bisita gidatua egin zieten eta gazteek trukean bi horma-irudi egin zituzten egoitzaren kanpoaldean.
Donostiako Udaleko Gazteriak antolatutako ekimen honetan, Innovart 19 estudioaren laguntzarekin, gazteei muralgintzan praktikatzeko aukera eskaini zieten.
2017/07/17-an argitaratua