Donostiako Udalak 2024ko udal egutegiak banatuko ditu doan datorren asteazkenean, hilak 20. Hainbat banaketa puntu egongo dira; Udaletxean eta Altzako Udalinfo bulegoan goizeko 10:30etik aurrera hasiko da banaketa. Udal Musika eta Dantza Eskolan aldiz 10:00etatik aurrera. Kultur Etxeetan goiz eta arratsaldez, eraikin bakoitzari dagokion ordutegiaren barruan. Betiere aleak agortu bitartean.
Udaletxean Goyeneche Fundazioko kideen laguntzarekin burutuko da egutegien banaketa, aurten Easoko Garagunekoak, hain zuzen ere.
Ordutegia eta banaketa puntuak
• 10:00-14:00: Udal Musika eta Dantza Eskola
• 10:30-13:30: Udaletxea (sarrera Alderdiederretik) eta Altzako Udalinfo bulegoa
Kultur Etxeetan
Auzo ezberdinetako Kultur Etxeetan ere udal egutegia jaso nahi duenak izango du aukera (kontuan izan, aleak agortu bitartean banatuko direla):
• Casares, Okendo, Ernest Lluch, Egia: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
• Aiete, Loiola, Intxaurrondo, Larrotxene, Lugaritz: 16:00 - 20:30
• Larratxoko liburutegia: 16:30 – 20:00
• Etxarriene Auzo Etxea (Martutene): 16:30 - 20:00
Argazkiak
2024ko udal egutegiko 13 argazkiek Donostian urtean zehar ospatzen diren kirol ekitaldi, jaialdi eta jai nagusietako batzuk erakusten dituzte. Sara Santos, Ainhoa Orkaizagirre Retegi, Paula Arbide eta Irene Larrañaga Arruti argazkilarien irudiak dira.