Zientzia, teknologia eta zerbitzu aurreratuak Donostiako BPGren % 50 dira
2023ko Barometro Ekonomikotik ateratako lehen datuen aurrerapen baten arabera, Donostiako langabezia-tasa % 5,9koa da, Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik
Donostia Sustapenak 2023an egindako Barometro Ekonomikoaren lehen datuen arabera, hiriak hazkunde ekonomikoaren bidetik jarraitu du 2023. urtean: BPGren urte arteko aurrerapena % 5,5ekoa da termino nominaletan (8.781 milioi euro eta % 1,9ko hazkundea termino errealetan); beraz, BPG 46.437 eurokoa da biztanleko (urtetik urterako % 5,3tik gora), eta langabezia-tasa % 5,9koa. Ezagutza maila Handiko Enpresa-Zerbitzuek (KIBS) azken ekitaldi honetan hartu duten protagonismoa nabarmendu behar da, sortutako BPGren ia erdia baitira (4.300 milioi euro), hau da, portzentzualki esanda, esan daiteke urte bakar batean hazkundea % 5,6koa izan dela.
Enpleguari dagokionez, KIBS zerbitzuen esparruak sendotasuna erakutsi du; izan ere, Donostian kontratazioaren eragileetako bat izan da. Zehazki, 34.787 lagun enplegatzen ditu, hau da, hiriko enplegu guztien % 35,5. Beste datu oso esanguratsu bat: 2023an sortutako 1.600 enpresa berrien % 25 sektore honetan sortuak dira, COTEC Fundazioak berriki egindako ikerketa baten arabera, Donostia Espainian enplegu teknologiko handiena duten 100.000 biztanletik gorako hiriburua bihurtuz.
I+G
Zifra horiek ikusita, garbi dago Donostia zientziaren eta berrikuntzaren hiri gisa etengabe indartu dela eta ondo posizionatu dela: urte bakar batean, I+Gn egindako inbertsio maila % 17 baino gehiago aurreratzeraino. I+Gn egindako inbertsioak hiriko BPGri egiten dion ekarpena % 3,7 da, EAEko eta Gipuzkoako batez bestekoaren gainetik (% 2,0 eta % 2,6, hurrenez hurren); I+Gn, berriz, biztanle bakoitzeko egindako inbertsioaren ratioa 1.724,4 eurokoa da, hau da, Madrilen (% 760 €/biztanleko), Katalunian (619 €/biztanleko) eta Nafarroan (617 €/biztanleko) baino nabarmen handiagoa.
Bioteknologien esparru espezifikoa nabarmendu behar da, gure hirian oso datu garrantzitsuak ematen baititu, adibidez, % 67 inguruko hazkundea azken 5 urteotan. Kontratazioek eremu horretan izan duten gorakada azaltzen du horrek, 2022an kontratazioak % 8ra arte igo baitziren.
Erlazionatutako dokumentuak
2024/11/07-an argitaratua