Haur Danborrada 2019

EASO ETA ARGENTINAKO ERREPUBLIKA KALEAK SENTIDUREN KONTRA JARRIKO DIRA

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Danborradak egiten duen ibilbidea dela-eta, hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztu behar da. 10:00etatik 15:00ak arte, urtarrilak 20. Bulebarra eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira; Republica Argentina kalea ohiko sentiduren kontra jarriko da, eta kale horretatik bakarrik garraio publikoentzako izango da. Horretaz gain, Okendo, Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako, danborradan parte hartzen duten umeen autobusentzako ezik. Horregatik, autobuseko linea guztiak atera behar dira kale honetatik 10:00ak baino lehen. Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainontzeko kaleak 10:30etik 14:30era itxiko dira (Hernani, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza).
Okendo Parkigneko erabiltzaileek ezin izango dute Okendo kaletik atera, Republica Argentinatik Groseruntz aterako dira.


Easo kalean San Martin eta Mendeurrenaren kale artean errei bat norazkoa aldatuko da, mendebaldeko autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko. Autobus eta taxiak Easo kaleko bus-erreitik sartu ahal izango dira. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu herri garraioko ibilgailuetarako. Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik jarraituko dute, ohi bezala. Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik. Ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu Amaratik.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/01/15-an argitaratua