Donosti Gimnasia Erritmikoko taldeari harrera, taldekako Espainiako Kopa irabazteagatik

Gimnastek eta entrenatzaileek Eneko Goia alkatearen eta udal korporazioaren omenaldia jaso dute.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donosti Gimnasia Erritmikoko Klubeko gimnastak - 2018ko hiritar merezimendu domina - Espainiako Kopako txapeldun izan ziren apirilean Guadalajaran izandako txapelketan. Hori dela-eta, gaur arratsaldean, Elena Bueno, Nora Gastesi, Ainhoa Loureiro, Nadine Salgado, Uxue Velis, Ayelen Asorey eta Leire Casals gimnastek eta Naiara Crujeiras, Jaione Tejedor eta Laura Molinos entrenatzaileek Eneko Goia alkatearen eta udal korporazioaren omenaldia jaso dute.

Donostiako Alkate Eneko Goiak, udal korporazioaren izenean, plaka bat eman die, gimnastak, entrenatzaileak zein kluba zoriondu ditu lortutako txapelketagatik, eta honakoa esan du: "Hirtar merezimendu domin batek ez du inoiz izan hain azkar halako lorpenik".

2018/05/16-an argitaratua