Salaketak online egiteko kanala

Ziurtagiri digitala beharrezkoa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Herritarrek modu telematikoan hainbat salaketa egin ditzakete.

Ziurtagiri digitala erabilita (B@kq), polizia-etxera joan gabe, delitu hauen gaineko salaketa jarri daiteke:
  • Diru zorro, poltsak edo horrelakoen lapurreta
  • Bizikleten lapurreta
  • Saltokietan edo etxebizitzetan lapurreta
  • Ibilgailuen barrutik lapurreta
  • Saltokietan edo etxebizitzetan kalteak eragitea
  • Ibilgailuetan kalteak eragitea
  • Objektuak galtzea
  • Iruzurrak online

https://www.donostia.eus/info/udalinfo/Tramites.nsf/vTramites/AB3F3EE02AA70C59C125814500390C24?OpenDocument&idioma=eus&des=Ciudadan%EDa&id=D580485" role="button">Salaketa egin botoi honi emanez

Salaketa bat osatu

Halaber, egindako salaketa bat osatu daiteke, baldin eta salaketa egin duen pertsonak datu garrantzitsuren bat ahaztu badu. Dena dela, Udaltzaingoak salaketa egin duen pertsona polizia-etxera joateko eska diezaioke, informazio gehigarria eskatzeko, hain zuzen ere, salatutako delitua argitzeko baliagarria izan daitekeen informazio gehigarria

2024/07/09-an argitaratua