Parte hartu 2022ko Datu Irekien Lehiaketetan

Udalak 26000 euroko saria duen ekimen honetan parte hartzen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako (Datu irekien Webgunea) Bilboko, eta Gasteizko udalek, Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundieki batera, datu irekietatik sortutako ideien eta aplikazioen lehiaketen laugarren edizioa antolatu dute. Izena emateko epea ekainaren amaieran irekitzea aurreikusten da.

Datu irekien lehiaketek Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien katalogo batetik sortutako ideiak edo aplikazioak/zerbitzuak saritzea dute helburu.

  • Alde batetik, garatzaile edo programatzaile informatikoetan pentsatuta (Aplikazio lehiaketa),
  • eta bestetik, datuak berrerabiltzeko ideiak eman nahi dituzten beste eremu profesional batzuetako pertsonentzat ere (Ideia lehiaketa) pentsaturik antolatu dira.

Open data kultura eta Euskadiko datu publiko irekien berrerabiltzea bultzatzea da helburua.


Ideia-lehiaketa


Ideia Lehiaketa honako hauei zuzenduta dago: datu irekietatik eratorritako orotariko zerbitzu, azterlan, bistaratze edo aplikazio sortzeko ideiak proposatu nahi dituzten pertsonei.

Ideia dokumentu batean azaldu eta dokumentu hori inskripzioa egitean erantsi besterik ez da egin beharko:

  • Izena ematea: 2022ko uztailaren 7tik abuztuaren 3ra
  • Sariak: 8000 € (Lehenengo saria: 5000 € / Bigarren Saria: 3000 €)
  • Dauden datu publiko irekietatik abiatuta zerbitzuak sortzeko ideiak emateko prest dauden ikasle, profesional edo enpresei zuzendua.
  • Web bidezko izen-ematea.
  • Informazio gehiago Open datako webgunean

Aplikazio-lehiaketa


Aplikazio-lehiaketa honako hauek ditu xede: garatzaile edo programatzaile informatikok; edo zerbitzu, azterlan, bistaratze edo aplikazio bat sortzeko gai den edozein pertsonari. Lan horrek gutxienez Euskadiko open data publikoko katalogoetako datu irekien multzo bat (oinarrietan zehaztutakoak) erabili beharko du.
  • Izena ematea: 2022ko uztailaren 7tik abuztuaren 3ra
  • Sariak: 18000 € (Lehenengo saria: 10000 € / Bigarren Saria: 8000 €)
  • Garapen nahiz programazio ezaguera duten edo/eta datu irekietatik zerbitzu/aplikazioak sortzeko gai diren ikasleei, profesionalei edo enpresei zuzenduta dago.
  • Web bidezko izen-ematea.
  • Informazio gehiago Open Data Euskadiko webgunean

Edizio honi edo aurreko edizioei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu:

2022/07/01-an argitaratua