Abenduaren 10ean beste prozesu bat hasi zen alokairuko BOE baremazio bidez eskatzeko

Txomin Eneako alokairuan dauden 162 etxebizitzen esleipenean aplikatuko da lehen aldiz sistema berria; laster emango dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Etxegintzak abenduaren 10ean hasiko du epea (2020ko urtarrilaren 10era arte) alokairuko etxebizitzak baremazio-sistema berriaren bidez esleitzeko prozesuan parte hartzeko eskatzeko. Baremazio-sistema berri horrek orain arte egiten zen zozketa-sistema ordezten du.

Etxebizitzak baremo baten bidez esleituko dira. Baremo horrek puntuazio bat emango dio aurkeztutako eskabide bakoitzari, eta, horrela, puntu gehien lortzen dituzten pertsonak eta bizikidetza-unitateak esleipendun izendatuko dira. Oinarriak

Prozeduran parte hartzeko berariazko eskabidea aurkezten dutenek baino ez dute parte hartuko prozeduran:
  • Modu telematikoan, abenduaren 10etik aurrera Etxegintzaren webgunean eskuragarri egongo den on line izapide baten bidez.
    Donostiako Etxegintzaren Eskatzaileen Erregistroan izena emanda daudenek mezu elektroniko bat edo SMS bat jasoko dute telefono mugikorrean, gako batekin eta esteka batekin, Etxegintzaren webgunera sartzeko; bertan, haien datuak egiaztatu eta beharrezkoak direnak bete ahal izango dituzte, prozesu honetan parte hartzeko baimena osatzen amaitzeko.
    Donostiako Etxegintzako erregistroan izena emanda ez dauden eta prozesuan izena eman eta parte hartu nahi duten pertsonek ere esteka horren bidez egin ahal izango dute.
  • Aurrez aurre, paperezko inprimaki baten bidez. Inprimaki hori Etxegintzaren webgunean eta bulegoetan egongo da eskuragarri data horretatik aurrera.


Informazio gehiago:

Erlazionatutako dokumentuak

2020/07/09-an argitaratua