Donostiak bat egingo du Planetaren Orduarekin

Ordubetez itzaliko dira eraikin publiko nagusietako argi apaingarriak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Bihar, larunbata, martxoak 25, Donostiak eraikin publiko nagusietako argiak itzaliko ditu, beste behin, Planetaren ordua izeneko ekimenarekin bat eginez. Ekimen hori mundu guztian ospatzen da, eta aurten 16 urte beteko ditu.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak adierazi duenez, “egun hori «argia itzaltzea baino zerbait gehiago da. Etorkizun jasangarri eta hobe baten aldeko eguneroko ahaleginaren sinboloa da. Ordubeteko itzalaldi horrekin gutxi lortzen da, baina nahikoa da geure buruari gogoraraztea edozein keinu txikik batzen duela eta laguntzen duela atmosferara egiten diren isuri kutsatzaileak murrizten, gure bizi-kalitatea hobetzen, ingurumenaren ikuspuntutik hobea izango den orainaldi eta etorkizun bat izaten”.

Aurreko aldietan bezala, udaletxea, Konstituzio plazako liburutegia, Urgull mendia, Santa Klara uhartea, Victoria Eugenia, Miramar jauregia, Artzain Ona, Santa Maria, San Bizente, San Telmo museoa, San Ignazio eliza eta Kursaala itzalita egongo dira, 20:30etik 21:30era, eta herritarrei ere dei egiten zaie ingurumenaren aldeko ekimen honetan parte hartzera.

2023/03/24-an argitaratua