Donostia, turismo jasangarrien adibidea Mundu Erakundearen mundu mailako 7.goi-bileran

Korean antolatu da, eta Irailaren 16tik 19ra izango da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiaren turismo-eredua, iaz onartutako Gida Planean azalduta dagoena, izango da protagonistetako bat Hiri Turismoaren 7. Goi Bileran. Koreako hiriburuaren egingo dute ondorengo egunetan, “Hiri Turismoarentzako ikuspegi bat, 2030” izenburupean.

Donostia Turismoa & Convention Bureauko zuzendari Manu Narváezek irailaren 17ko saioan, astelehenean, hartuko du parte eta hau izango da saioaren izenburua: “2030era begira: hiriko turismoguneetan lehiakortasunerako ikuspegi berritzaile bat”. Donostia turismogune jasangarri eta lehiakor gisa aurkeztuko duen mahai berean izango dira Nizako, Singapurreko eta erakunde pribatu handietako kide batzuk ere.

Goi-bilerak “2030erako ikuspegia” proposatzen du hiri-turismoarentzat. Hiri-turismoak, izan ere, pentsatzeko modua aldatzea eskatzen du bezero berrien beharrak eta espero dutena optimizatzeko eta horiekin batera, hazkuntza ekonomiko eta sozial inklusiboa, egiturazko eraldaketa eta berrikuntza bideratzeko, horretarako, tokiko herritarrak ahaldunduta.

Goi-bileran izango dira mundu osoko ordezkariak ere, bakoitzak bere jardunbide egokien berri emateko eta, horrez gain, esperientziak eta expertise delakoa trukatzeko plataforma bat ere izango da goi-bilera, hiri-turismoaren ikuspegi komuna sortu ahal izateko, berrikuntzan, iraunkortasunean eta eraldaketa digitalean oinarrituta.

2018/09/17-an argitaratua