Ekialdeko Barrutiko Jabekuntza Eskolan izena emateko epea zabalik

Batukada, irrintzi eta gatazken kudeaketa tailerrak, Altzan eta Intxaurrondon programatutako jardueren artean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ekialdeko Barrutiko Emakumeen Jabekuntza Eskolak Altza eta Intxaurrondo auzoetan urritik abendura bitartean egingo diren sei jarduera eskainiko ditu udazkeneko programazioan.

Izen-ematea zabalik dago eta jabekuntza.ekialde@gmail.com helbide elektronikoaren bidez edo 623 307 159 telefonora deituz egin daiteke.

Batukada feminista
Ainara Sarasketak eta Arantza Albizuk urrian hasi eta abenduan amaitzen den jarduera hau dinamizatzen dute.
Noiz: Urriak 14 eta 28; azaroak 11 eta 25; abenduak 9
Ordutegia: 17:00 - 19:00
Tokia: Larratxoko Kultur Etxea

Isildutako historia: errepresaliatutako emakumeak frankismoan
Ione Zuloaga Muxika historialariak (Aranzadi Elkartea) emango dituen tailer hauek Ekialdeko Barrutian emakumeek eta genero disidenteek jasandako errepresioak ikusaraziko dituzte.
Noiz: Urriak 29; azaroak 5 eta 12
Ordutegia: 18.00 - 20:00
Tokia: Herrera Kirol Elkartea (San Luis Gonzaga plaza)
Hizkuntza: gaztelania

Hitzaldia: "Kaleak gorpuztu, zubiak, murruak, bideak, etxeak"
Hirigintzari buruzko hitzaldia genero ikuspegiarekin, Juntura Kooperatibak antolatua.
Noiz: Azaroak 10
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Non: Tomasene Kultur Etxean
Hizkuntza: euskera

Gatazken kudeaketa
Zer ikasi dugu emakume gisa gatazkak kudeatzeko? Nerea Redondo Otamendiren eskutik, ikastaro honek eguneroko gatazkak modu osasungarrian kudeatzeko beharrezkoak diren tresnak erakutsiko ditu.
Noiz: Urriak 6, 13, 20 eta 27
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Tokia: Intxaurrondoko Kultur Etxea
Hizkuntza: gaztelania

Irrintzi ikastaroa
Amaia Garcia Uriondok gidatutako tailerra, irrintziak botatzen ikasteko eta praktika hori berreskuratzeko.
Hizkuntza: euskera
Noiz: Azaroak 20
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Tokia: Intxaurrondoko Kultur Etxea
Hizkuntza: euskera

Indarkeria matxisten aurkako errebindikazio ekintza
Batukada feministaren ekitaldia, emakumeek pairatzen dituzten desberdintasunak eta indarkeriak salatzeko.
Noiz: Azaroak 23
Antolatzailea: Ekialde Mugimendu Feminista


Ekialdeko Barrutiko Berdintasuna Lan Taldeak



Ekialdeko Barrutiko Jabekuntza Eskola 2020an jarri zen martxan, eta urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkeneanEkialdeko Barrutiko Berdintasun Lan Taldeak Berdintasun Sailaren laguntzarekin antolatzen duen ekimenetako bat da.

Emakumeak ahalduntzearen helburua da emakume izateagatik jasaten duten desberdintasun eta diskriminazio egoera estrukturalaren kontzientzia indibiduala eta kolektiboa hartzea, eta beren bizitzei buruzko erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna, boterea eta kontrola eskuratzea.

Izen-ematea:
Posta elektronikoa: jabekuntza.ekialde@gmail.com
Telefonoa: 623 307 159

Erlazionatutako dokumentuak

2025/09/26-an argitaratua