Donostia Mundu Artean 30. urteurrena

Donostia Mundu Artean programak 30. Urteurrena ospatu du lankidetza arloko erakunde eta eragileekin batera antolatutako ekitaldi batekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hiru hamarkadetako ibilbidea ospatu eta nazioarteko lankidetzaren arloan egindako bide partekatua aitortu duen topaketa izan da.

Azaroaren 14an, Aieteko Jauregian, Donostia Mundu Artean programaren 30. urteurrena ospatu zen. Topaketa horretan, erakundeetako ordezkariak, gizarte-erakundeak eta nazioarteko lankidetzari lotutako pertsonak bildu ziren Donostian.

Helburua programaren ibilbidea aitortzea eta hirian elkartasun-kultura sustatzen lagundu duten pertsona eta erakundeen lana balioan jartzea izan zen.

Aurkezpena Beatriz Egizabal gidatu zuen, lankidetzari lotutako ukitu umoretsuak tartekatuz eta giro hurbila sortuz.

Hasierako agurrean, Jon Insausti Alkateak programak sortu zenetik izan duen garrantzia nabarmendu zuen, eta urte hauetan guztietan ekimen solidarioak bultzatu dituzten Donostiako erakundeen inplikazioa gogorarazi zuen.

Ondoren, 30. urteurreneko bideoa proiektatu zen, programaren bilakaerako une esanguratsuak eta testigantzak jasotzen dituena. Bideoa hemen ikusgai.

Lankidetzako arloko zuzendariak, Imanol Telleriak, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzak departamentuan duen rola azpimarratu zuen. Bestalde, Lankidetzako zinegotziak, Iñigo Garcíak, Donostia Mundu Artean programaren ekarpena balioan jarri zuen, eta udalaren konpromisoa berretsi zuen programaren jarraipena bermatzeko eta etorkizunerako aurreikusitako garapen-lerroak lantzen jarraitzeko.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari aintzatespena

Ekitaldiaren une nagusietako bat Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Gipuzkoako ordezkaritzari aintzatespen berezia ematea izan zen, nazioarteko lankidetzaren, herritartasun globalaren eta giza eskubideen alde egindako lanagatik. Bideoa hemen ikusgai.

Iñigo Garciak, Lankidetza arloko zinegotziak eman zion aintzatespena Iñigo Odriozola Koordinakundeko ordezkariari.

Saria jaso ondoren, Odriozolak eskerrak eman zizkion eta elkarlanaren alde lanean jarraitzeko bultzada bat dela nabarmendu zuen, konpromiso partekatu gisa.

Ekitaldia amaitzeko, talde-argazkia atera zen Aieteko lorategietan, eta parte-hartzaileek elkarrekin solasaldiak eta iritzi-trukeak partekatzeko aukera izan zuten.


Amaiera

Ekitaldiak urte hauetan guztietan egindako lana balioan jarri zuen, eta Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak, erakundeekin eta herritarrekin batera, lankidetza hurbila, eraginkorra eta eraldatzailea sustatzen jarraitzeko duen borondatea berretsi zuen, Donostiaren elkartasun-balioetan oinarrituta.

2025/11/28-an argitaratua