Milioi bat ehun mila pertsona baino gehiagok parte hartu dute Aste Nagusiko ekitaldietan

“Donostiarrek handi egin dute euren astea”, adierazi du Festa Jardueretako zinegotzi Jon Insaustik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Guztira 1.133.000 pertsonek gozatu dituzte Donostiako Aste Nagusian antolatutako 400 ekitaldi baino gehiago, eta, eguraldi txarrak baldintzatutako bi egunak kenduta, pandemiak eragindako etenaren aurreko pultsua indarrez berreskuratu dute.

Festa Jardueretako zinegotzi Jon Insaustik azaldu duenez, hiriak kalera atera du ospatzeko eta ondo pasatzeko gogoa, eta parte-hartze jendetsuari esker “donostiarrek handi egin dute euren astea”.

Asteazken eta ostegunean, eguraldi txarrak agendaren zati handi bat bertan behera uztera behartu zuen. Hala eta guztiz ere, jai-guneek ematen dituzten zifrek erakusten dutenez, donostiarrak udako jaietan murgildu dira berriro.

Hala, Su Artifizialak eta Sagueseko kontzertuak dira oraindik onarpen handiena duten bi ekitaldiak. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 488.000 pertsona inguruk jarraitu dute astean zehar piroteknien nazioarteko lehiaketa. Lau egunetan ehun mila pertsona inguru bildu ziren (larunbata, igandea, astelehena eta ostirala), eta amaiera bikaina izan zen ikuskizun piromusikalarekin, 110.000 pertsona bildu baitziren.

Asteartean 85.000 lagun inguru bertaratu ziren, baina asteazkenean saioa bertan behera utzi behar izan zuten eta ostegunean, eguraldiaren ezegonkortasunaren ondorioz, jende gutxi atera zen kalera suak jarraitzera. Zezen Suzkoa osagarri ezin hobea izan da gauetarako, eta 25.000 pertsona baino gehiagok gozatu dute zuzenketez.

Sagues izan zen festetako beste gune beroa, eta 74.500 lagun inguru bildu ziren kontzertuetan. Izarok 11.000 pertsona bildu zituen; La M.O.D.Ak 12.000; Ariel Rotek eta Kiko Venenok 11.000; ZETAKek 13.500 pertsona; asteazkenean eta ostegunean Mitin eta Ana Guerraren kontzertuak bertan behera geratu ziren; ostiralean Green Valleyk 9.000 pertsona bildu zituen, eta Gatiburen jaiaren amaiera izan zen kontzerturik jendetsuena, 18.000 pertsona baino gehiagorekin.

Jarduera erakargarriak


Hasierako Kanoikada eta Artillero, ondorengo Holy Fest-ekin batera, 16.000 pertsona inguruk jarraitu zituzten. Txistulari Alardeak 2.000 lagun bildu zituen Konstituzio Plazan.

Kursaalaren inguruan antolatutako jarduerak ere oso erakargarriak izan dira. 175.000 pertsona inguruk parte hartu dute Kongresu Jauregiaren inguruan antolatutako hitzordu eta gune ezberdinetan: Bertan egindako Disko Festan, milaka gaztek musikaz espazio seguru batean gozatu ahal izan dute.

Aurtengoan ere, erraldoiak eta buruhandiak kale eta auzoetan egindako emanaldietan garaile nagusietakoa izan dira. 42.000 lagun inguruk konpartsarekin bat egin dute, eta txikiek eta nagusiek gozatu egin dute.

Lehiaketa gastronomikoek harrera ona izan dute, baita kirol-lehiaketek ere, batez ere hondartzan antolatutako Waterpolo txapelketak. Easoko dantzarien arrakasta nabarmena izan da, haur jolasena eta bizikleta festarena bezala.

Gainera, Pasealeku Berriko eta Artzain Oneko feria-esparruek milaka pertsona atrakzio ezberdinez gozatzeko balio izan dute, eta aurten ere gune jendetsuenetako eta anitzenetako bi izan dira.

Festek hainbat auzotan izan duten presentziari esker, pertsona askok beren ingurune hurbilenean gozatu ahal izan dituzte. Hala, Groseko Katalunia Plazako jarduerek edo Antigua edo Amaran antolatutakoek hiri osora zabaldu dute jai-giroa.

Piraten jarduerak astean zehar ere alaitasuna eta umore ona ekarri du, Piraten Abordatzea hitzordu izarra izanik, badiara iritsi ieta hiria umorez eta dibertimenduz bete zuten ehundaka gazteei esker.

Balantze pozgarria

Festa Jardueretako zinegotzi Jon Insaustik, donostiarren parte-hartzeak aste osoa handi egitea lortu duela nabarmendu du, ehunka langile eta boluntarioren parte-hartzearekin batera, balantze "oso pozgarria" eskainiz.

Insaustik inplikatutako zerbitzu guztien “koordinazio bikaina” azpimarratu du, “Donostia Festak, garbiketa zerbitzuak, Udaltzaingoa, Mugikortasuna, suhiltzaileak, Berdintasuna, Mantentze-lanak eta Hiri Zerbitzuak. Guztiek elkarrekin lan egin dute, eta guztien lanari esker festak gorabehera nabarmenik gabe ospatu dira”.

Alderdi negatiboari dagokionez, Insaustik emakumeei egindako ziztadengatik eta abusuengatik jarritako salaketak aipatu ditu, eta mahai gainean jarri du lanean jarraitu behar dugula jaiak leku segurua izan daitezen parte-hartzaile guztientzat. Eta kasu bakar bat ere ez deitoratzeko”.

Honek guztiak udal taldea datorren urteko Aste Nagusian pentsatzen hasteko erronkaren aurrean jartzen du, 2023ko jaiak “historiako onenak izan daitezen”.

2022/08/22-an argitaratua