Segurtasunagatik itxita Illunbeko lurpeko aparkalekua

Ez da irekiko otsailaren 6an eta 9an

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Astelehen honetan, Illunbe inguruan izandako lur-jausia dela eta, Udalak erabaki du segurtasun arrazoiengatik, ez irekitzea lurpeko aparkalekua Realaren hurrengo futbol partidaren 2 egunetan: bihar osteguna, hilak 6, eta igandean, otsailak 9.

Beste partida egunetan bezala, Miramon pasealekuan aparkatu ahal izango da (Poliklinikako errepide zaharra)

Herritarrei gomendatzen zaie, ahal den neurrian, partidetara joateko garraio publikoa erabiltzea: Dbus, Euskotren, Lurraldebus

2025/02/05-an argitaratua