Donostiako ‘Oroimenaren bidea’ ezagutzeko, bisita antzeztuak egingo dira

Iraileko larunbatetan egingo dira, eta doain izango dira behin izena eman ondoren

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalaren Giza Eskubideen sailak bultzatuta, Gerra Zibilak gune nagusiak eta gertatutako bizipenak gogoratzeko ibilbide antzeztuak egingo dira datorren iraileko lehen lau larunbatetan. Gudak hirian utzitako arrastoa eta izandako gertaera nagusiak gogoratzea da ‘Oroimenaren bidea’ izeneko ekimenaren helburu nagusia.

Bisitaldi hauek lehengo urtean izandako arrakastari esker, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Departamentuak bere programan sartu ditu berriro.

Lehendakaritza eta Giza Eskubideen zinegotziak, Juan Ramón Vilesek, azaldu duenez, “omenaldi bat da bisitaldia, gerra zibil hartako hondamendia zuzen edo zeharka pairatu zuten pertsona guztiei egina. Horrela, gure historiaren kapitulu triste hartan protagonista izandako lekuak eta pertsonak ezagutu eta memoria mantendu daitezen”.

Bi aktoreren eskutik, 1936ko uztailaren 18tik —egun hartan matxinatu baitziren militarrak Errepublikaren aurka— hiria erori zen arte donostiarrek izandako bizimodua, beldurra, itxaropena eta abar biziko ditugu. Antzezleak María Alonso del Val eta Álvaro Garayalde dira eta gidoia Xabier López Askasibarrek idatzi du.

Ibilbide gidatu antzeztuen informazioa

Doako ibilbidea Easo plazan hasiko da, eta, ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotela eta Zurriolako zubia bisitatuko dira.

Bisitak iraileko larunbatetan egingo dira arratsaldeko 18:00etan: irailaren 2, 16 eta 30ean, gaztelaniaz eta irailaren 9an eta 23an euskaraz.

Irteera Easo plazan izango da, eta 1h eta 30' iraungo da. Emanaldiko 25 pertsonako taldea osatuko da, gehienez.

Izen-emateak webgune honetan egingo dira: www.komazk.com/erreserbak/DSS-1936.html

Informazio gehiago jakin nahi izanez gero, 943 456 000 telefonora deitu daiteke, www.komazk.com webgunea bisitatu edo mezu bat bidali helbide honetara: info@komazk.com

2017/08/23-an argitaratua