TREBAGurasoak

Gurasoei zuzenduriko eskaintza

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
'Gurasoentzako hitzaldi eta tailerrak' kartela


TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren eta Donostia Gazteriarekin lankidetzan egingo den, gurasoei zuzenduriko eskaintza bat da. Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa.

Gurasoei, haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi antolatu ditugu. Helburua, hauen bizi- kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoak, heziketa gaitasunetan trebatuz.

Guraso-elkarteek, ikastetxeek edo hiriko beste hezkuntza-eragile batzuek egindako eskaerak jasoaz, haien kezketan, beharretan edo gaiaren inguruko premian oinarrituta, antolaturiko hitzaldiak dira.

TREBA Gurasoak: hitzaldiak



1. -Kirol-apustuak eta ausazko jokoak. Zer egin dezake familiak? Estibaliz Ansotegi
Noiz: otsailaren 14ean 17:15
Non: IKASBIDE IKASTOLAN (gimnasioa)
Hizkuntza: Euskaraz (pantallan gazteleraz)

2. -Komunikazio ez bortitza. Nerea Mendizabal
Noiz: otsailaren 22an, 18:00
Non: Foru Aldundiko jauregiko Etorkizuna Eraikiz gunean.
Hizkuntza: Euskera

3. -Haurrak eta internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua. Rakel Gamito.
Noiz: Martxoak 2, 18:00
Non: AMARA BERRI (Morlanseko areto nagusian)
Hizkuntza: Euskaraz (pantallan gazteleraz)

4. -Substantzien kontsumoa, zer egin dezake familiak? Irati Lezama.
Noiz: Martxoak 24, 18:00
Non: Peñaflorida ikastetxea
Hizkuntza: Euskaraz (pantallan gazteleraz)

5. -Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu. Izaskun Lopez de Torre.
Noiz: Martxoak 14, 18:00
Non: Peñaflorida ikastetxea
Hizkuntza: Euskaraz (pantallan gazteleraz)

Izen ematea:

Hitzaldiak doakoak dira eta ez da izen ematerik egin behar, edukiera bete arte izango dira.

Bestelako informazioa eta harremana:
943 481909
gazteria@donostia.eus
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.


2022/02/15-an argitaratua