Eneko Goiak Gurutze Gorriaren 'Haien eskubideak jokoan' kanpainarekin kolaboratu du

Alkateak ekimen solidario tradizional honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eneko Goia Donostiako alkatea Gurutze Gorriaren egoitzan izan da, "Haien eskubideak jokoan" kanpainaren barruan jostailu bat entregatzeko. Proiektu honen helburua da gizarte-egoera ahulean dauden eta beren ardurapean haurrak dituzten familiei jolas eta jostailuak ematea egun jakin eta berezietan, hala nola Gabonetan.

Goiak azpimarratu du garrantzitsua dela "horrelako ekimenetan parte hartzea eta ekarpen txiki bat egitea, are gehiago gauden egoeran, familia askorentzat oso urte gogorra izan ostean".

Kanpaina honen helburu nagusietako bat, jolasen eta jostailuen erabilera hezkuntzarako eta balioak transmititzeko tresna gisa sustatzea da, eskolako eta familiako testuinguruan. Horretarako, ematen diren jostailuak berriak izan beharko dira, ez sexistak, ez belikoak eta jasangarriak.

Erakundearen helburua Gipuzkoan 1.620 umeri jostailuak ematea da. Donostiaren kasuan, ordea 515 haurrei. Horretarako, Gurutze Gorriaren tokiko batzarraren egoitza prestatu da bilketa-gune gisa, Karlos I.a – 7 helbidean. Bertan, jostailuak astelehenetik ostiralera entregatu ahal izango dira, 09:00etatik 19:00etara, abenduaren 20era arte.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/12/16-an argitaratua