Behobia/Donostia lasterketa: aldaketak aparkalekuetan, garraioetan eta errepideetan

Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren azaroaren 10ean, igandean, 55. Behobia/Donostia lasterketa izango da. Froga hau dela eta, gure hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Trafiko aldaketa hauek larunbatean bertan hasiko dira. Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Amara auzoan aparkatzea errazte aldera, Illunbe lurpeko ordainpeko aparkalekua irekita egongo da asteburu honetan. Larunbatean, hilaren 9an, 11:00etatik 22:00etara eta igandean, azaroaren 10ean, 8:00etatik 20:00etara. Prezioa 3€.

Larunbata, azaroak 9

Larunbatean, 23:00etatik 1:00etara, tribunaren instalazioa dela eta, Legazpi kaletik hasita Boulevard Zumardia itxita egongo da, garraio publikoentzat izan ezik. Hortaz, Dbuseko 9 eta 25 lineen azken irteerak Legazpi kaletik egingo dira. B1, B3 eta B8 gautxorien geralekuak Legazpi kalean kokatuak egongo dira baita ere.

Igandea, azaroak 10


Igandean, hilaren 10ean, goizeko 5:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte ezin izango da sartu Boulevard Zumardira Legazpi kaletik.  

Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da 05:00etatik 17:00ak arte. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Boulevardera sartu Askatasun hiribidetik.

Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 6:00etatik, azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko, desmuntaketa lanak amaitu arte, 15:15ean gutxi gorabehera.

9:30etatik 15:00etara lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz, itxi egingo dira zentrorako norabidea duten honako kaleak: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Boulevarda. Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.

Ulia pasealekuko bizilagunek, 9:30etik 13:00etara, Mendiola bidetik Herri Ametsa Ikastolara iritsiko dira eta bertatik Bidebietara.

Gomendatzen da ekialdetik atera nahi duten hiritarrek edo Altzara joan nahi dutenek Intxaurrondotik, Otxoki pasealekua eta saihesbidea erabil dezatela.

Korrikalariak hurbiltzen diren mementotik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, memento batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.

Zirkulazio aldaketa horiek direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.  
Gogoratu Behobia/Donostiak, goizean zehar, hainbat hauteslekutara iristea zaildu dezakela

TAO

 

Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, azaroaren 7 tik, ostegunetik, azaroaren 11ra arte, astelehenera arte, biak barne.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoko zerbitzuak:

Azaroaren 10ean 5:00etatik 17:00ak arte, Boulevard zumardia itxita egongo da.

Lasterketa Boulevardera iritsiko da Pasaiatik. Pasaiako Portuko hiribidetik, Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa hiribidea eta Zurriola zeharkatu ondoren. Hori dela eta, ekialdetik etorriko diren garraio publikoko autobus guztiak Zubiaurre pasealekutik hurbilduko dira Jai Alairaino, Galtzara Nagusira, eta Kolon pasealekura. Mirakruz Gainarantz doazenak , Mirakruz kaletik edo/eta Zubiaurre pasealekutik ibiliko dira.

Lasterketa bukatzen den neurrian, 15:00etatik aurrera gutxi gorabehera, ibilbide eta geraleku guztiak bere ohiko lekura itzuliko dira, Boulevardeko geralekuak ezik, hauek 17:00ak aldera egingo baitute.

2019/11/07-an argitaratua