Euskal Herriko Ijito Herriaren Egunarekin bat egin du Donostiak

Azaroaren 16ean, ijitoen bandera jarri zen Udaleko fatxadan, eta gauean bere koloreekin argiztatu zen

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Azaroaren 16an, Ijito Herriaren Eguna ospatu zen Euskal Herrian. Hori dela eta, Donostiako Udalak ijitoen bandera jarri zuen fatxadan, eta gauean argiztapenak bandera horren koloreak izango zituen.

Osasun krisiaren ondorioz beste ekintza batzuk bertan behera uztea erabaki duen Ijito Herriaren Euskal Kontseiluak eskatutako ekitaldi sinbolikoa da.

2004ko azaroaren 16an, Gobernu Kontseiluak Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako I. Euskal Plana onartu zuen. Ondoren, data hori ezarri zen Euskal Herrian Ijito Herriaren Eguna ospatzeko.

2020/11/16-an argitaratua