Garraoien oharra iñauteriko desfileak dela eta

Martxoak 2a larunbaten eta 3a igandean, 15:30etaik 21:00etara Bulebarra itxiko da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Inauterietako konpartsen desfileak direla-eta, larunbatean eta igandean, 15:30etatik 21:00etara, autobus batzuk ohikoak ez diren tokietan geldituko dira. Hona autobusen ibilbide eta geralekuetan izango diren aldaketak:

Mendebaldekoak
San Martin kalea Easo kalearekin gurutzatzen den tokitik egongo da motordun trafikorako itxita. Autobusek Easo eta Arrasate kaletik joan beharko dute, Antigua aldera bueltatzeko.
Antiguoruntz jotzen diren Dbus linea guztiek San Martin 37an (Manterola eta Easo artean) izango dute geralekua.

TSST eta G2 lineek San Martin 41ean (Epaitegia) geralekua izango dute.


Hegoaldekoak

Amarara joaten direnak San Martin 37an .(Easo eta Manterola kale artean).

Aietera joateko San Martín 37an izango dute.
G1.Hernani (Aietetik) lineak San Martin 41ean egingo dute geralekua (Epaitegia).
A1. Eta A2 Hernani (Astigarragatik). Federico Garcia Lorca 2an .


Ekialdekoak

Linea guzti hauek bere ibilbidea Zurriolatik egingo dute, Okendo kaleraino iristeko.
Groseruntz jotzeko azken geralekua Okendo kalean izango dute.
Ekialdebus: Azken geralekua Mirakruz kalean izango dute aeroportura doan zerbitzua ezik( E21), hau Federico Garcia Lorca 2an geldituko du.


TAXI ZERBITZUAREN GERALEKU ALDAKETAK
Hiriaren erdialdean egingo diren aldaketak direla-eta, zenbait taxi geraleku ere aldatu beharko dira. Hala, kabalgatak dirauen bitartean, ez dira erabiliko Bulebarreko, Askatasun hiribideko eta Idiakez kaleko geralekuak. Taxiak Eason eta Askatasun hiribideko atari bikoitien lehenengo etxadian jarriko dira, Okendo eta Santa Katalina artean.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/02/25-an argitaratua