Berdintasunaren aldeko 11 proposamen Partaidetzazko Aurrekontuen bozketa-fasean
Herritarrek online edo aurrez aurre eman ahal izango dute botoa, urriaren 13tik 26ra bitartean
Berdintasunarekin lotutako hamaika proiektu iritsi dira Donostiako aurrekontu parte-hartzaileen azken fasera, hiriko
zenbait elkartek eta eragilek aurkeztuta. Bozketa urriaren 13tik 26ra bitartean egingo da eta aukeratutako proiektuak 2026 eta 2027ko udal aurrekontuetan txertatuko dira.
Genero-ikuspegia duten proposamen horien helburua da
emakumeen ekarpenak ikusaraztea, topagune feministak indartzea eta
indarkeria matxistaren prebentzioa sustatzea.
Proposamen horiek guztiak hemen kontsulta daitezke
Nola bozkatu
Herritarrek urriaren 13tik 26ra bitartean eman ahal izango dute botoa,
online edo
aurrez aurre. Herritar bakoitzak
bost bozkatu ahal izango ditu.
Parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:
•
16 urte edo gehiago izatea.
•
Donostian erroldatuta egotea.
Bozketa egiteko bi bide egongo dira:
•
Online:
https://www.donostia.eus/ataria/eu/web/partaidetzazkoaurrekontuak/bozketa
•
Aurrez aurre: Herritarren Partaidetzarako Bulegoan (Easo kalea 43, 1. eskuina)
Proposamenen banaketa
Departamentuen azterketaren ondoren, 123 proposamen igaro dira bozketa-fasera.
• Horietatik, 15 hirirako dira.
• Gainerako 108 auzoetarako dira. Horiek, hiriko auzo ezberdinen artean banatzen dira, Altza (13), Aiete (11), Egia (14) edo Bidebieta (9) auzoen artean, hain zuzen ere.
Prozesuari buruzko informazio gehiago
hemen eskuragarri:
2025/10/13-an argitaratua