32 Gazteen antzerki topaketa2021

Urriaren 12tik 28ra 7 antzezlan eskainiko dira Donostiako lau agertokitan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteria da Topaketaren antolatzailea eta 32. ediizo honetan Donostia Kulura eta Kutxa Kulturekin batera aritu da elkarlanean.

32. Gazte Antzerki Topaketan 7 antzezlan eskainiko dira hiriko lau agertokitan urriaren 12tik 28ra bitartean.

14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleen Topaketan parte hartzaileek hain ezagunak diren hiriko hainbat agertokietan antzezteko aukera izango dute; hala nola, Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz edota Kontadores. Eta, sari banaketarako antolatu den ospakizunean berriz Kutxa Kultur Plazan elkartzeko aukera izango dute.


Topaketaren helburu nagusia gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea da. Izan ere, antzezle edota publiko izateko aukera dute emanaldietan. Era berean, gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, eta baita haien sortzaile gaitasuna ere.

Horrez gain, Topaketaren bitartez parte hartzaileen kultur ekoizpenaren berri ematen da, antolatzaileen hedapen kanalei eta espresuki topaketetarako sortutako materialei esker.

Bestalde, ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira; eta, balorazioaz Dani Gómara, Jon Rodriguez eta Aran Rodas antzezleak arduratuko dira. Sari banaketa azaroaren 13an izango da Kutxa Kultur Plazan.

Sarreren prezioari dagokionez, 3 eurokoa izango da Donostia Kulturako espazioei dagokienean.

Salmenta guneei dagokioenean, Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritzeko antzerki lanak ikusteko sarrerak Donostia Kulturako webgunean erosi ahalko dira urriaren 6tik aurrera; baita obra bakoitza antzeztuko den espazioaren leihatilan ere.

Kutxa Kultur Plazan izango den sari banaketaren emanaldirako sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Tabakalerako leihatilan.

Informazio gehiago honako estekan: https://labur.eus/zjr7v


Gurekin harremanetan jartzeko:
943481909 - gazteria@donostia.eus
Agirre Miramon 4 (Gros)

2021/10/05-an argitaratua