Espezialitate guztietarako izen ematea zabalik maiatzaren 7ra arte
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) Irakasleen Lan Poltsa bateratuen sorrera sustatu du elkartekide guztientzat, horrela, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak sustatutako deialdien ondoren, 2022an BilbaoMusikak hartu zuen lan poltsak sotzeko ardura. 2025-27 aldirako, Gasteizko Luis Aramburu Udal Musika Eskola izango da lan poltsa sortzearen arduraduna.
Izena emateko epea: apirilak 9 - maiatzak 7.
Informazio osagarria eta izen ematea: hemen.
2025/04/11-an argitaratua