Udal lokalen lagapen berria irabazi asmorik gabeko elkarteei.

Guztira 6 elkarteek erabili ahal izango dituzte lokal hauek

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2022ko ekainaren 7ko Gobernu Batzordeak irabazi asmorik gabeko 6 elkarteei udal lokalak lagatzeko akordioa onartu zuen.

Donostiako Udalak, Elkarte eta herri mugimenduen sare autonomo, kritiko, sortzaile, inplikatu, informatu eta zabala indartzeko bide desberdinak eskaintzen ditu, elkarte hauek gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik.

Horretarako, gizarte mugimenduaren eskutan baliabide desberdinak jarri nahi ditu, hauen artean udal lokalak aurkitzen dira: eraikin partekatuetan eragile sozialei lokalak lagatzen zaizkie beraien proiektuak garatu eta gauzatu ditzaten, baita elkarteen arteko eta beren komunitatearen arteko elkarlana sustatzeko asmoz.




Azken lagapen honetan 6 irabazi asmorik gabeko elkarteen esku utzi dira lokalak. 3 esparrutako elkarteak dira: Gazteria, Lankidetza eta Kultura

Honakoa da lagapena jaso duten elkarteen zerrenda eta lagatako guneen kokagunea (kasu batzuetan lokal partekatuak dira) :
  • HEZIBY Buztintxulo 61, 2. lokala (Intxaurrondo)
  • GERO AXULAR Katalina Eleizegi 48, 3. lokala (Aiete)
  • TXASISS Juan Carlos Guerra 38, 4. lokala (Bidebieta)
  • THAMESIS Julio Urquijo 44, 2. lokala (Ibaeta)
  • UCRANIA-EUSKADI Herrera Pasealekua 72 (Haur Eskolak eraikina zena) (Altza)
  • ETIOPÍA UTOPIA Txalupagillene 4, azpiko solariruko ezkerreko lokala (Antiguo)

Donostiako Udalak guztira 300 elkarte baino gehiagori laga dizkie lokalak.

LOKALAK LAGATZEKO PROZEDURA



Elkarteen Udal Erroldan inskribatuak dauden elkarteek erabili dezakete lagatutako lokal bat.

Lokalen lagapen prozedura eta eskaera egiteko inprimakia Udal webgunean dago eskuragarri.

Eskaera udal Ondareak jasoko du eta elkartearen aktibitatearen arabera, dagokion departamentura bidaliko du. Sail bakoitzak ezartzen dituen irizpideen arabera aztertuko ditu berari dagozkion eskaerak. 

2015ean formalizatu zen udal lokalak irabazi asmorik gabeko elkarteei uzteko Batzorde Teknikoa. Batzorde hori Herri Partaidetza Zerbitzuak koordinatzen du, eta beren eguneroko lanean elkarteekin jarduten duten atalek osatzen dute: diru laguntzen moduan berdintasuna, gardentasuna eta objetibitatea ezinbesteko irizpideak behar dute izan

Batzorde Teknikoaren funtzioak dira, besteak beste, elkarteen eskaerak aztertzea, baloratzea, lehenestea eta Gobernu Batzordera helaraziko diren proposamenak egitea.

Batzorde Teknikoaren Koordinazioa: Herri Partaidetza Zerbitzua
Batzordea osatzen duten Sail, Zerbitzu, Atal eta Erakundeak:
  • Ondarea
  • Eraikinak Mantentzeko Zerbitzua
  • Gazteria
  • Hezkuntza
  • Lankidetza
  • Berdintasuna
  • Giza eskubideak
  • Kultur Aniztasuna
  • Donostia Kultura
  • Euskara Zerbitzua
  • Ingurumena
  • Gizarte Ekintza
  • Kirol Patronatua
  • Herri Partaidetza

2022/06/09-an argitaratua