Babes publikoko etxebizitzen eskaerei puntu berriak ematea

Baremazioa berritzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Etxegintza Etxebizitza Erakunde Publikoak eguneratu egingo ditu alokairuko babes publikoko etxebizitzen eskaera guztiei esleitutako puntuazioak, 2025eko apirilaren 6ra arte egindakoak, egun hori barne.

Puntuazio berriak esleitzeko, 2023ko ekitaldiari dagozkion datu fiskalak hartuko dira kontuan, bai eta interesdunek ordura arte aitortutako inguruabar pertsonalak ere.

Baremazioaren emaitza eta eskabide bakoitzari emandako puntuazioa jakinarazi egingo dira, eta alegazioak aurkezteko hamar egun balioduneko epea irekiko da. Ebatzi ondoren, behin betiko emaitza jakinaraziko da.

Hutsik dauden etxebizitza edo bizitoki berriak edo bigarren edo ondorengo okupaziokoak esleitzeko erabiliko dira azken zerrendak.

Erlazionatutako dokumentuak

2025/04/03-an argitaratua