Zahar-etxe lagunkoiago baterantz

Donostiako Zahar-etxeetako ordezkariek udaleko profesionalekin elkarlanean burututako hausnarketa prozesu baten ondorioak aurkeztu dituzte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Amarako Ernest Lluch Kultur Etxeak topaketa emankor eta parte-hartzailea jaso du gaur goizean. Izan ere, “Zahar-etxe Lagunkoiago baterantz” hausnarketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dira, bertan parte hartu duten protagonisten eskutik.

Egitasmoa Donostia Lagunkoia Hiri Planaren parte da, eta 2016ko ekainetik 2017ko martxora bitartean garatu da. Adineko pertsonekin eguneroko bizitza eta gertutasuneko inguruneak partekatzen dituzten eragile ezberdinek adinduei laguntza eskaintzeko eta beren komunitatearekin harreman loturak mantentzeko sare baten abiaraztean hartu ditzaketen rol eta konpromisoak zehaztea izan da ekimenaren helburu nagusia.

Prozesua Donostiako lau Zahar-Etxerekin bideratu da: Amara Zaharreko Gure Bizitza; Gure Egunsentia; Antiguo eta Erdialde. Egitasmoari ikuspegi plural eta osatua emateko helburuarekin, Zahar-etxe edo Adinekoen Egoitz bakoitzetik hamabi bat lagunekin osatutako talde banak parte hartu du. Talde horiek askotarikoak izan dira: elkarteko zuzendaritza batzordeen ordezkariak; bazkideak; Zahar-etxeetan lan egiten duten profesionalak eta kafetegia edo podologia bezalako zerbitzuen emakidadunak. Hauetaz gain, hausnarketa prozesuan Donostia Lagunkoia ekimeneko eta Gizarte Ekintzaren Zuzendaritzarako udal teknikariek ere parte hartu dute.

Errespetua eta duintasuna





Gaurko aurkezpenera hiriko beste egoitzetako hainbat kide ere gerturatu dira prozesuaren garapena eta ateratako emaitzak gertutik ezagutu ahal izateko. “Errespetua eta duintasuna” maiz entzun diren bi hitz izan dira, bai prozesuan zehar eta bai gaurko jardunaldian ere. Izan ere, prozesuan parte hartu duten pertsonen balorazioa oso positiboa izan da, eta azpimarratu nahi izan dute “aukera paregabea izan dela sarean lan egiteko, indarrak batzeko, elkarri entzuteko eta bata bestearen esperientziatik ikasi ahal izateko”.

Donostiako alkate Eneko Goia ere bertan izan da, parte-hartzaileen ondorioak entzuteko. Hala, ildo honetan Udalak dituen konpromisoak aurkeztu ditu. Honetaz gain, Goiak bere esker ona adierazi nahi izan die prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei, eta hiriko Zahar-etxeen egitekoaren garrantzia azpimarratu du. Jardunaldiari amaiera emateko, esker on diploma banatu die ekimenean parte hartu duten pertsona guztiei.

Galderak eta lantegiak



Prozesua lau lantegi ezberdinetan egituratu da, eta ondorengo galderen inguruan hausnartu eta eztabaidatu da: Nolakoa litzateke zahar-etxe lagunkoiago bat?; Zer egiten dugu ondo, jada zahar-etxeetan? Eta komunitatean dugun rolari dagokionez?; Zer hobetu dezakegu?, eta Zein konpromiso har ditzakegu?. Ildo honetan, eta egindako lanaren ondorio gisa, jardunaldian zehar dokumentu hauek aurkeztu dira: “Zahar-etxe lagunkoiaren dekalogorantz”; “52 jardunbide egoki zahar-etxea lagunkoia izan dadin”; “48 ekintza-proposamen zahar-etxea lagunkoia izan dadin”, eta “Konpromisoak

Behin betiko dokumentua


2017/05/02-an argitaratua