Jazzaldia dela eta, uztailaren 24an trafikora itxi egingo da Zurriola hiribidea, Lapurdi plazaren eta Erregina Erregeordearen kalearen arteko zatia, Erdialderako noranzkoan, 20:00etatik 00:00etara, gutxi gorabehera.
Ibilgailuen hiriaren erdialderako desbideratzea Colón pasealekutik egingo da.
Bertakoak Kursaal aparkalekura sartu ahal izango dira.
Jaialdiaren gainerako egunetan, unean uneko mozketak egon daitezke Kursaal inguruan.