Udalak bat egiten du AEAren Nazioarteko Egunarekin

Udaletxea berdez argiztatuko da gaur, ekainaren 21ean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaletxea berdez argiztatuko da gaur, ekainak 21, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten pertsonei laguntzeko bere nazioarteko Egunean.

Honetaz gain, ADELA Gipuzkoa elkarteko ordezkariek (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoen eta familien Elkartea) adierazpen bat irakurri dute gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonen izenean, Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziarekin batera.

Gaixotasuna


Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) jatorri ezezaguneko gaixotasun neurodegenaratiboa da. Muskuluak ahuldu egiten ditu hitz egin, jan, muxuak eman, ibili eta arnas hartzea ere eragotzi arte.

Gaixotasun sendaezina eta progresiboa da paralisia erabatekoa izan arte. Halere, zentzuak, begien mugimendua eta ahalmen kognitiboa mantendu egiten ditu. Batezbesteko bizitza-itxaropena 3 eta 5 urte artekoa da.

Desgaitasun eta mendekotasun zama handia dakar berarekin. Epe labur batean, gaixoa normaltasun osoko egoera batetik, erabateko mendekotasunera igaro egiten da. Zama hau, orokorrean, familiaren gainean erortzen da.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/06/21-an argitaratua