Joko eta jostailu ez-sexistak aukeratzeko dekalogoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Joko eta jostailu ez-sexisten dekalogo honek, adingabeen oparien hautaketan aholkuak emateko asmoa du. Izan ere, pertsona guztiak berdinak garela eta, aldi berean, pertsona bakoitza desberdina dela da dekalogo honen abiapuntua.

Jokoak esanahi berezia hartzen du haurra pertsona sozial gisa hazteko eta heltzeko garaian. Izan ere, haurra hezi, informatu eta laguntzeko tresna ezin egokiagoa baita jokoa. Heziketa eginkizun zail honetan laguntza eskaintze aldera, hona hemen joko, bideo-joko, jostailu eta ipuin ez-sexistak hautatzeko hamar proposamen. Eskaintza honek berdintasuna, tolerantzia, errespetua, lankidetasuna eta talde-lana moduko balioak eta jokabideak indartu nahi ditu.

Hautaketa edota erosketa aktibo horrek eskatzen du aurrez ezagutzea haurren desioak. Ondoren, haien heziketaren oinarri izango diren balioekin bat egiten duten opariak aztertzea, bilatzea, galdetzea, hautatzea, bultzatzea eta gomendatzea izango da helburua

Horrelako aukeraketa eta erosketa aktiboek saihestu egiten dute publizitatean soilik edota haurren egindako eskaeren zerrendetan bakarrik oinarritzea opariak erosteko garaian.

Dekalogoa:

1. Adingabeen eskaerak modu kritiko eta koherentean aztertu. Ez esan baietz eskatzen duten guztiari.

2. Jolas librea eta espontaneoa sustatzen duten jostailuak bilatu. Saihestu batzuk neskentzat eta besteak mutilentzat direneko ideia transmititzen dutenak.

3. Bizitzako eremu ezberdinetan neska-mutilak modu parekidean irudikatzen dituzten liburu, jolas eta bideo-jokoei buruz galdetu. Ekidin errealitatearen zati bat soilik erakusten dutenak.

4. Pertsonen aniztasuna irudikatzen duten jostailuak aukeratu. Estereotipoak sortzen dituztenak saihestu.

5. Neska-mutilak elkarrengana hurbiltzen dituzten joko eta jostailuak sustatu. Bizkarra eman elkarrengandik banatzen dituztenei.

6. Umeen gaitasun pertsonal eta kolektiboak garatzen laguntzen duten joko eta jostailuak aukeratu. Rolak eta jarrerak zuzendu eta pasiboak sustatzen dituztenak ekidin.

7. Sentimenduak garatzerakoan berdintasuna sustatzen duten joko eta jolasak hautatu. Portaera jakinak bideratzen dituztenak alde batera utzi.

8. Arazoak modu eraikitzaile, baketsu eta sortzailean konpontzera bideratzen duten joko eta jolasak aholkatu. Saihestu jostailu eta bideo-joko bortitz eta sexistak.

9. Jostailuen koloreak aukeratu, ohiturei erreparatu gabe. Saiatu ez aukeratzen kolorea dela-eta neska edo mutilei zuzenduak dauden jostailuak.

10. Aurreiritzietatik aldentzen diren jostailuak aukeratu, baita adin bakoitzari egokituak eta seguruak direnak eta ingurumena errespetatzen dutenak ere. Araudiak betetzen ez dituztenak baztertu, eta argibideak irakurri.

2020/12/24-an argitaratua