Maiatzaren 17tik ekainaren 16ra egingo da
34. Gazteen Antzerki Topaketan 20 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 17tik ekainaren 16ra.Topaketaren helburu nagusia gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea da. Izan ere, antzezle edota publiko izateko aukera dute emanaldietan. Era berean, gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, eta baita haien sortzaile gaitasuna ere.
Horrez gain, Topaketaren bitartez parte hartzaileen kultur ekoizpenaren berri ematen da, antolatzaileen hedapen kanalei eta espresuki topaketetarako sortutako materialei esker.
Bestalde, ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira; eta, balorazioaz Maria Redondo, Asier Burguete eta Miren Arrieta antzezleak arduratuko dira. Sari banaketa ekainaren 17an izango da Kutxa Kultur Plazan.
Donostia Gazteria da Topaketaren antolatzailea eta 34. edizio honetan Donostia Kultura eta Kutxa Kulturekin batera aritu da elkarlanean.
Sarreren prezioari dagokionez, 3 eurokoa izango da espazio guztietan.Salmenta guneei dagokionean, Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritzeko antzerki lanak ikusteko sarrerak erosi ahalko dira maiatzaren 10etik aurrera:
- Donostia Kulturako webgunean, www.donostiakultura.eus,
- Obra bakoitza antzeztuko den espazioaren leihatilan ere.
Kutxa Kultur Klubeko eta Kontadoreseko emanaldien sarrerak berriz egunean bertan erosi ahal izango dira tokiko leihatilan bertan.
Contacto:
- 943481909
- gazteria@donostia.eus
- calle Agirre Miramon 4 (Gros)
- Twitter | Instagram
- Gazteen Antzerki topaketaren weba
2023/05/08-an argitaratua