Martxoak 25: garraio zerbitzu bereziak Anoetako errugbi partidagatik

Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren larunbatean, martxoak 25, Anoetan 17:00etan jokatuko den Aviron Bayonnais-Section Paloise Frantziako ligako errugbi partida dela eta, garraio zerbitzu bereziak eskainiko dira bertaratzeko.

Udalak gomendatzen du autoa ez hartzea eta garraio publikoa erabiltzea sor daitezkeen trafiko pilaketengatik. Era berean, aholkatzen da garaiz irtetea modu mailakatuan iristeko.



Zerbitzu bereziak Anoetara:

Autobusak


Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Anoetara joateko:
  • 13:00etatik aurrera, eta partida 17:00etan hasi arte, Boulevardetik Anoetara doazen autobus zerbitzuak areagotuko dira, 7-Amara-Anoeta eta 28-Amara-Ospitaleak lineekin. Partida bukatu eta gero ere hiriaren erdialdera joateko zerbitzuak egongo dira.

  • 27. Poligonoa eta Anoeta lotuko dituen autobus lotura zerbitzu bat ere egongo da, 20 minutuan behin, 14:30etik 17:00etara partidara joateko eta 19:00etatik 21:30era Anoetatik 27. Poligonora itzultzeko.

Horrez gain, Dbuseko autobusetan txartela hainbat modutan ordain daiteke: eskudirutan, EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin (Visa, American Express, Mastercard), Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin edo San Sebastian Card eta Basque Card turista txartelekin.

Informazio gehiago www.dbus.eus webgunean eta 900 840 900 telefono zenbakian.


Euskotren


Euskotrenek bere trenen zerbitzua indartuko du, (Aviron Bayonnaise eta Section Paloise) Frantziako ligako errugbi partidara joan-etorriak errazteko.

Hendaia / Anoeta / Hendaia tarteko trenen eskaintza luzatu egingo da partidara joateko eta partidatik itzultzeko. Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die APP ofizialean edo web orriaren bilatzailean www.euskotren.eus.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan informa daitezke, baita Twitterren ere: @euskotren

2023/03/22-an argitaratua