"Zurrumurruen aurkako ekintzak Donostiako ikastetxe batean" proiektua amaitu da.

Proiektu hau Mª Reina eskolan egin da, Kultur aniztasuna sailak, SOS arrazakeria eta Elkarrekin kooperatiba Txikiaren lankidetzak bultzatuta.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Proiektuak kulturen arteko bizikidetza sustatu nahi du. Horretarako, zurrumurruen aurkako zenbait ekintza diseinatu eta abiarazi dira, eta horiek prestakuntza- eta hausnarketa kritikoko prozesu bat abiarazi dute ikastetxean, sortzen diren zurrumurruen eragina murrizteko.

Mª Reina eskolan burututako jarduerak hauek izan dira;
.-Prozesua gidatu duen talde eragile bat, eskolan eratu da.
.-Abiapuntuko diagnostiko bat egin da ikastetxeko errealitate zehatza ezagutzeko.
.-Eskola-komunitateko 124 pertsonak jaso ahal izan dute zurrumurruen aurkako prestakuntza.
.-Bestalde, Mª Reina eskolan ikasleek zurrumurruen aurkako eslogana eta logoa eta ikus-entzunezko produktu bat, non ikastetxeko ikasle eta familiek parte hartu duten sortu dituzte.
.-Maria Reina eskolako komunikazio-kanaleen bitartez zabaldu dituzte ekimenak.

Ekimenetan parte hartu dutenen ondorio nagusia izan da, jabetu direla Zurrumurruek gure gizartean duten eraginaz, eta saiatu direla haiei aurre egiteko behar diren komunikazio-gaitasunak garatzen. Egindako ekimenek "zurrumurruek" eragin dezaketen kalteaz jabetzen lagundu dute.

Aipatu behar dugu gure gizartean bizikidetza bultzatzeko, ezinbestekoa da prestakuntza eta sentsibilizazioa garatzea, eta, horretarako, eskolak, oro har, oso gune garrantzitsuak iruditzen zaizkigu "zurrumurruen aurkako estrategian".

2021/03/25-an argitaratua