Hainbat jarduera antolatu ditu Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldeak

Martxoaren 8aren harira, iturgintza ikastaroa eta ‘Emakumeen atril biografikoen inaugurazio artistikoa’ egingo dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Alde batetik, Ekialde Barrutiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren barruan, iturgintza ikastaroa antolatu du Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldeak. Ikastaroa Vicen Benítezek gidatuko du, eta martxoaren 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 4an izango da, 18:30etik 20:00etara. Elkartasuna bilizagunen elkartean egingo dute (Santa Barbara kalea, 21), eta gaztelaniaz izango da. Plaza mugatuak dira, eta izen-ematea beharrezkoa izango da, berdintasuna@donostia.eus helbidera idatzita, edo 943 48 34 65 telefonora deituta.

Bestetik, martxoaren 13rako, ‘Emakumeen atril biografikoen inaugurazio artistikoa’ antolatu dute Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldeak eta Emakumeak eta Hiria Foroak. Jarduera hori Gloria Fuertes pasabidean (Bidebidea, Jubilatuen Etxearen ondoan) izango da, 12:00etan, eta emakumeen atrilak inauguratzeaz gain, dantza erakustaldia egingo dute, Bizenta Mogel eta Gloria Fuertesen poesiekin. Jarduera hau irekia izango da.

2022/03/08-an argitaratua