Donostia 2022an delituak gutxien handitu ziren euskal hiriburua izan zen

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak iaz baino %18,47 atxiloketa gehiago egin zituzten

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia 2022an delituak gutxien handitu ziren euskal hiriburua izan zen. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak dituzten datuen arabera, 14.594 delitu gertatu ziren, hau da, 2021an baino %14,86 gehiago – 2021ean 12.705 delitu gertatu ziren –. Gainerako hiriburuen datuei erreparatuta, Vitoria-Gasteizen delituak %19,97 handitu ziren, eta Bilbon, aldiz, %28,79.

Polizia eraginkorra

Donostian izandako delituen handitzearekin batera atxilotuen (2116) eta ikertuen (2836) kopuruaren handitzea gertatu da. Eta zehatzago esanda, %18,72 handitu da atxilotuen zein ikertuen kopurua 2021.urtearekin alderatuta. Datu horiek erakusten dute bi polizien lana eraginkorra eta koordinatua izan zela.

Ondarearen aurkako delituak

Azken urteetan bezala, Donostian gertatu ziren delitu mota kopuru handiena ondarearen aurkakoak izan ziren. Guztira 11.020 delitu gertatu ziren, iaz baino %11,49 gehiago. 2022An gertatuako delituen kopuru orokorrari begiratzen badiogu, mota honetako delituak gertatutakoen %75,51 dira

Pertsonen aurkako delituak

Pertsonen aurkako delituak hirian gertatzen diren delituen %8,53 dira. 2022.urtean 1.245 salaketa jaso ziren mota honetako delituengatik, iaz baino %20 gehiago.

Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak

Bestalde, Donostian gertatutako 14.594 delituetatik 666 – hau da, izandako delituen %4,56 – segurtasun kolektiboaren aurkakoak izan ziren. Besteak beste, mota honetako delituak dira osasun publikoaren aurkakoak (droga trafikoa) eta alkoholaren, drogen eta beste hainbat substantzien menpe gidatzeagatik egindakoak.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/03/31-an argitaratua