Azaroak 20, Haurtzaroaren nazioarteko eguna

Programazio berezia Haurtxoko eta Gaztelekuetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


ENTZUTEA ESKUBIDE KONTUA DA

Donostiako Haurtxoko eta Gazteleku guztiek azaroaren 20an Haurren Nazioarteko eguna ospatuko dute izenburu berdina duen ekintza burutuz: “Entzutea eskubide kontua da”. Ekintza hau, Educo GKE-k bere “Arretaz entzun” kanpainaren barruan proposatutako ekitaldi sinboliko bat da, eta Haurren Eskubideen inguruko konbentzioan 12. artikuluan aipatzen denari lotuta egongo litzateke, non haurrei beraien iritzia emateko eta entzunak izateko aukera modu berezian emango zaiela aipatzen den.

Haurtxokoak
Oregano-haziak ereitea proposatzen da. Landare usaintsu hori otitis-arazoak sendatzearekin lotzen delako. Entzutea eragozten diguten bakterioez (jarrerez) blokeatuta daukagu belarria. Oreganoak hantura txikitzen du eta bakterioen kontrako propietateak ditu. Izenaren jatorria greziera da, eta “mendien poza” esan nahi du. Esanahia aldatu, eta “Haurtxokoaren poza” bilakatuko dugu, eta zaintzeaz arduratuko gara. Haurrek, beraiek sortutako karteltxoak eta hazi batzuk etxera eramango dituzte. Bestalde, harremana dugun eragileei ere (eskolak, Kultur Etxea...) Haurtxokoan ereindako oregano haziak dituzten lorontziak oparituko dizkiegu beraien instalazioetan haurrek entzunak izateko eskubidea zaindu dezaten.

Gaztelekuak
Zerbitzu bakoitzak nerabeekin lelo bat atera beharko du gai hau kontuan izanda, eta Instagramera story bat igo beharko du eskubidea aipatuz eta Gaztelekuan landu duen leloarekin. Bestalde, lanketa hau egiteko Gazteleku bakoitzak bere dinamika prestatuko du gaia lantzeko eta leloa ateratzeko. Horretarako Educok kanpaina hau lantzeko sortu duen gidatik dinamikaren bat aukeratu eta garatuko dute.

Haurtxokoak (HH5-LH5 / 5º Educación Infantil-5º Educación Primaria)

Aiete Haurtxokoa: 17:30
Altza Haurtxokoa: 17:00
Amara Haurtxokoa: 17:45
Bidebieta Haurtxokoa: 17:30
Egia Haurtxokoa: 17:30
Gros Haurtxokoa: 17:30
Intxaurrondo Haurtxokoa: 17:30
Martutene Haurtxokoa: 17:00
Antigua Haurtxokoa (LH2-LH5 / 2º Educación Primaria-5º Educacion Primaria): 16:30


Gaztelekuak (LH6tik aurrera / A partir de 6º de Educación Primaria)



Aiete Gaztelekua: 17:00
Altza Gaztelekua: 17:45
Amara Gaztelekua: 17:30
Antigua Gaztelekua: 18:30
Bidebieta Gaztelekua: 17:30
Egia Gaztelekua: 17:30
Gros Gaztelekua: 18:00
Intxaurrondo Gaztelekua: 17:30
Martutene Gaztelekua: 18:00



Informazio gehiago




HaurtxokoakGaztelekuak
Haurtxoko Aiete
Tel. 943 483822
Email: haurtxokoa_aiete@donostia.eus

Haurtxoko Altza
Tel. 943 48 10 34
Email: haurtxokoa_altza@donostia.eus

Haurtxoko Amara
Tel. 943 48 19 44
Email: haurtxokoa_amara@donostia.eus

Haurtxoko Antigua
Tel. 628 705571
Email:haurtxokoa_antigua@donostia.eus

Haurtxoko Bidebieta
Tel. 943 390 005
Email:haurtxokoa_bidebieta@donostia.eus

Haurtxoko Egia
Tel. 943 48 28 28
Email:haurtxokoa_egia@donostia.eus

Haurtxoko Gros
haurtxokoa_gros@donostia.eus

Haurtxoko Intxaurrondo
Tel. 943 48 34 88
Email: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus
Haurtxoko Martutene
Tel. 943 48 33 66
Email: haurtxokoa_martutene@donostia.eus
Gazteleku Aiete
Tel. 943 48 38 22
Email: gaztelekua_aiete@donostia.eus

Gazteleku Altza
Tel. 943 48 14 90
Email:gaztelekua_altza@donostia.eus

Gazteleku Amara
Tel. 943 48 15 85
Email: gaztelekua_amara@donostia.eus


Gazteleku Antigua
Tel. 628 705571
Email: gaztelekua_antigua@donostia.eus

Gazteleku Bidebieta
Tel. 943 48 34 75
Email: gaztelekua_bidebieta@donostia.eus

Gazteleku Egia
Tel. 943 29 80 31
Email: gaztelekua_egia@donostia.eus

Gazteleku Gros
gaztelekua_gros@donostia.eus

Gazteleku Intxaurrondo
Tel. 943 48 34 88
Email: gaztelekua_intxaurrondo@donostia.eus

Gazteleku Martutene
Tel. 943 46 64 92
Email: gaztelekua_martutene@donostia.eus


2021/11/19-an argitaratua