Aste Santua eta Pazko Astea Donostiako Haurtxokoetan

Lagun artean jolasean ondo pasatzeko aukera paregabea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udaleku itxura hartuko dute Haurtxokoek Aste Santu honetan; izan ere, ekintza ugari antolatu ditugu datozen opor egunei begira. Doako proposamen zoragarri eta dibertigarria, auzo bakoitzari egokitua.


Ordutegiei dagokienez, haurtxoko guztietan Antiguan salbu, egunerokoa 10:30-13:00 izango da. Topalekua eta jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti.

Izen-emateko garaian bi txanden artean aukeratu beharko da eta baita zein auzotako haurtxokoan apuntatu nahi duzuen:
• 1. txanda: apirilak 11,12 eta 13
• 2. txanda: apirilak 19,20, 21 eta 22

Gogoratu eskaintza hau HH5etik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzendua dagoela.

Antigua Haurtxokoan berriz eskaintza LH2tik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzendua dago eta apirilaren 19tik 23ra bitartean izango da, 16:00-18:15 ordutegian. Topalekua eta jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti.

Ekintzak, eguraldiak uzten duen guztietan, kalean eta auzoko plaza zein parkeetan egingo dira.

Haurtxoko guztietarako izen-ematea martxoaren 7tik 20ra zabalduko da eta online egin behar da: https://labur.eus/LOyqh

Plazak mugatuak izango dira, izena emandako lagun kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa.



Kontuan izan parte hartzeko Haurtxokoetako Bazkide fitxa bete behar dela eta dagokion Haurtxokoan entregatu beharko dela.

Informazio gehiago lortu nahi baduzu dagokion Haurtxokora jo dezakezu.



DONOSTIAKO HAURTXOKOAK
Aiete Haurtxokoa
Tel. 943 483822
mailto: haurtxokoa_aiete@donostia.eus
Altza Haurtxokoa
Tel. 943 48 10 34
mailto: haurtxokoa_altza@donostia.eus
Amara Haurtxokoa
Tel. 943 48 19 44
mailto: haurtxokoa_amara@donostia.eus
Antigua Haurtxokoa
Tel. 628 705571
mailto:haurtxokoa_antigua@donostia.eus
Bidebieta Haurtxokoa
Tel. 943 390 005
mailto: haurtxokoa_bidebieta@donostia.eus
Egia Haurtxokoa
Tel. 943 48 28 28
mailto: haurtxokoa_egia@donostia.eus
Gros Haurtxokoa
Tel. 943 32 12 17
mailto: haurtxokoa_gros@donostia.eus
Intxaurrondo Haurtxokoa
Tel. 943 48 34 88
mailto: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus
Martutene Haurtxokoa
Tel. 943 48 33 66
mailto: haurtxokoa_martutene@donostia.eus


Edozein zalantza baduzu deitu edo idatziguzu: gazteria@donostia.eus / 943481909

2022/03/03-an argitaratua