Berdintasun Kontseiluaren adierazpena Covid19 krisiak eragindako murrizketak direla eta

Parte hartzeko udal-organoak berdintasun politiketan aurrekontu murrizketarik ez egiteko eskatu die erakundeei

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Alarma-egoera dekretatu zenetik egindako lehen osoko bilkuran, Donostiako Udaleko Berdintasunerako Kontseilu Sektorialak adierazpen bat plazaratzea erabaki zuen, erakundeei berdintasun-politiketan murrizketarik ez egiteko eskatuz, krisiak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak gehiago agerian utzi dituela uste baitu. Aitzitik, Berdintasun Kontseiluak politika barneratzaileetan gastua indartzeko eskatu die erakundeei, krisiari aurre egiteko.

Komunikatu osoa irakurtzeko, hemen sakatu.

2020/08/10-an argitaratua