Sariak banatu dira 32. Gazteen Antzerki Topaketan

14 eta 30 urte bitarteko 80 gaztek hartu dute parte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako 32. Gazteen Antzerki Topaketetako sariak joan den larunbatean eman ziren jakitera Kutxa Kultur plazan egindako ekitaldian.

Urriaren 12 eta 28 bitartean 7 antzezlan ikusi ahal izan dira hiriko eszenatoki esanguratsuenetan; hala nola, Kontadores Gazte Zentroan, Gazteszenan, Lugaritz Kultur Etxean, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian. Eta guzti hau Donostia Kutura eta Kutxa Kultur bezalako hiriko eragileekin dugun elkarlanari esker izan da.

Sariei dagokionean bi mailatan sailkatu dira parte hartzaileen adinaren arabera; hau da, 14-18 urte bitartekoak junior mailan eta 18-30 urte bitartekoak senior kategorian.

Epaimahaia Arantzazu Rodas, Jon Rodriguez eta Daniel Gomara aktoreek osatu dute.

Eta emandako sariak honako hauek izan dira:

Junior kategoria (14-18 urte)


· Obrarik onena: “Zuloa”, Zaskanduri.
· Talde artistikorik onena: “Familia ugaria”, Oiartzungo Antzerki Taldea.
· Eszeneratze onena: “Ile Kontuak”, Uklue Antzerki Taldea

Senior kategoria (18-30 urte)


· Obrarik onena: “Brian.en bizitza”, Zurriola Antzerki Eskola
· Talde artistikorik onena: “Un cuento”, Teatro en la Chácena
· Eszeneratze onena: “K-Baret Musikala”, Bigoterik gabea antzerki taldea
· Aipamen berezia: “Barretourra”, Barrexerka

Amaitzeko, emandako sariak izan dira, batetik, hirian antzerkiaz gozatzeko hainbat sarrera eskuragarri jartzea eta, bestetik, formakuntza espezifikoa eskaintzea talde irabazleetako parte hartzaile guztiei.

2021/11/15-an argitaratua