Donostiako Udalak LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du

Adierazpen Instituzional bat onartu da, udal-talde guztien adostasunarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aurten ere, Donostiako Udalak babesa eta atxikimendua eman dio 28J LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunari. Hori dela eta, Adierazpen Instituzional bat onartu da, udal-talde guztien adostasunarekin. Adierazpen horretan, Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio LGTBI Lege Integrala egin dezala eta LGTBI Euskal Kontseilua sor dezala hurrengo puntuak babesteko:
  • LGTBI pertsonen tratu-berdintasunerako eskola-bizikidetzaren alde egiteko
  • Jazarpen eta eraso LGTBIfobikoei erantzuteko eta arreta emateko protokoloak bultzatzeko
  • Herritarekin harremanetan dauden administrazio publikoko langileentzako prestakuntza-programak ezartzeko
  • Erakundeei sexu-orientazioagatiko diskriminazioaren aurkako neurriak aplikatzeko
  • Foru Liburutegian homosexualitatearekin, bisexualitatearekin, transexualitatearekin eta diskriminaziorik ezarekin lotutako funts bibliografikoak jartzeko
  • Erregistro Zibilari eskatzen dio ezabatu dezala ezkonduta egotea eskatzen zaien emakumeen bikoteekiko diskriminazio-baldintza, haiek inskribatzerakoan

Adierazpen Instituzionala Udaleko terrazan irakurri dute Eneko Goia alkateak eta udal talde guztietako bozeramaileek: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Donostia.
Gainera, LGTBI kolektiboaren ikurra den ostadarra duen alfonbra erraldoi bat jarri dute udaletxeko terrazan eta eskaileretan, eta asteburu osoan egongo da bertan.

Horrez gain, hirian oztadar kolorea izango da ikusgai:
  • EHUko Carlos Santamaria Liburutegira sartzeko bidea birmargotu dute
  • Hiri-altzarien bi banku margotu dira Altza auzoko Harrobieta Plazan.
  • Kursaala LGTBI banderarekin argituko da asteburu osoan
  • Udaletxeko fatxadak ere kolore horiek izango ditu ekainaren 28an, igandean.
  • Dbuseko autobusek LGTBI harrotasunaren Nazioarteko Egunari buruzko kartelak izango dituzte.

Udalak donostiarrak animatu nahi ditu euren etxeetako balkoietan ostadarraren bandera jartzera, eta igandean, 12:30ean, bulebarretik abiatuko den Koordinadora Transmarikafeministak deitutako manifestazioan parte hartzera. Bertako leloa, "Normaltasunera itzultzea. LGTBIfobikoak? Es, Eskerrik asko! " izango da.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/26-an argitaratua