Elkarretaratzea azken sexu-erasoak salatzeko

Donostiako Udalak erakunde adierazpena onartu du hirian izandako azken gertakariak salatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Alderdi Ederren hirian gertatutako azken bi sexu-erasoak salatzeko. Elkarretaratzean Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-talde guztietako ordezkariek parte hartu dute. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Batzar Nagusietako ordezkariak ere bertaratu dira elkarretaratzean parte-hartzera.

Donostiako alkate Eneko Goiak Udal Korporazioaren izenean gogor salatu du gertatutako erasoa: “Azken egunetan bi eraso sexista gertatu dira hirian. Bi kasuetan bi atxilotu daude, eta espero dugu justiziak egin beharrekoa egingo duela”. “Baina guri dagokigu, Udaletxe bezala, eta aho betez, gizarte mailan gaitzespenik irmoena adieraztea, eta hori egin dugu gaurko kontzentrazioarekin”, gaineratu du alkateak.

2022/07/19-an argitaratua