Ostalaritzak pandemiari aurre egiteko hainbat hobari onartu dira

Tokiko Gobernu Batzordearen beste erabakiak: Aldakoenea eta Eraikuntza Institutua, San Bartolomeko Plan Berezia, Haur parkeak eta Plaka fotovoltaikoak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du ostalaritzak ordaintzen dituen hainbat zerga arau aldatzea. Aldaketari esker, hainbat hobari indarreran sartuko dira, ostalaritzak pandemiaren bigarren olatuak eragindako itxieraren ondorioei aurre egiteko. Hauek izango dira aldaketak:
  • Zaborrak biltzeko tasa
  • Jabari publikoren erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu bereziaren gaineko tasa – Mahaiak eta aulkiak

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eskaerari jarraituz, aipatutako bi tasen gaineko hobariak luzatuko direla, COVID 19aren pandemia dela eta hartutako erabaki publikoek jarduerari osorik edo partzialki erasaten ditoen bitarte guztian.

Horrenbestez, Lehendakariak 2020ko azaroaren 5ean hartutako 38/2020 Dekretuaren bidez, edota ondoren argitaratutakoen bidez, negozioa ixteko hartutako neurriren batek erasandakoek hobaria izango dute zaborrak biltzeko tasan. Bestalde, bigarren seihilekoan %33ko hobaria jasoko dute Mahai eta aulkien gaineko tasan.

Aldakoenea eta Eraikuntza Institutua


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du ikusgai izatea Donostiako Aldakoeneako hegaleko zenbait lurzoru eta Altzako Eraikuntza Instituta berrantolatzeko hitzarmena.

Hitzarmena Udalak eta Kutxa Fundazioak adostu dute, eta horri esker, berriz antolatuko dira Mandasko Dukearen pasealekuaren ekialdeko eraikinetara jaisten diren Aldakoeneako hegaleko lurzoruak. Gainera, proiektatutako esku hartzeak nabarmen hobetuko du gune horretako ibilgailuen zein oinezkoen irisgarritasuna, Aldakoenea egoitzakoa eta Egiako goiko aldekoa.

San Bartolomeko Plan Berezia


Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio San Bartolomeko Hiri Antolaketarako Plan Bereziari. Helburua da, bertan egongo diren ekipamenduen duseubya eta irtenbideak zehaztea. Hala nola, hurrengo ekipamenduak zehazten dira:
  • Saltoki gunea
  • Parkea
  • Bertan aurreikusita dagoen Topoaren geltokia
  • Eremuaren goiko aldea

Plan Bereziak, halaber, erantzuna ematen dio saltoki gunea eta parkea inguruan integratzeari, baita saltoki gunearen sarrera-irteerei zein bertan egongo den aparkalekuari ere. Azken honek 200 plaza baino gutxiago izango ditu, eta gainera, hiriko bizikletentzako aparkaleku estalien sarearen parte izango den aparkaleku estalia izango du.

Haur parkeak


Tokiko Gobernu Batzoerdeak hiriko hainbat haur parketan hobekuntzak egiteko hiru kontratu esleitzeko espedienteak onartu ditu.
  • Jolasak zein lurzorua aldatzeko eta berriak jartzeko kontratua hurrengo parkeetan:
    • Nafarroa Behera
    • Baldomero Anabitarte
    • Azkoitia
    • Alice Gulick
  • Lurzorua aldatzeko kontratua hurrengo parkeetan:
    • Katalunia plaza
    • Araba parkea
    • Hiru Damatxo plaza
    • Ametzagainako haur parkea
  • Hiriko 24 parketan hobekuntzak egiteko kontratua hurrengo auzoetan:
    • Amara
    • San Roque
    • Sagues
    • Ulia
    • Egia
    • Intxaurrondo
    • Igeldo
    • Antiguo
    • Igara
    • Errotaburu
    • Aiete
    • Miramon
    • Altza

Plaka fotovoltaikoak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzeko proiektuak aurrera eramateko kontratazio espedienteak onartzea hurrengo lekuetarako:
  • Zuhaiztiko kiroldegian instalazioa egiteko, 6 hilabeteko epea eta 292.847 euroko aurrekontua izango da
  • Intxaurrondo Hegoa Eskolan instalazioa egiteko, 4 hilabeteko epea eta 136.529 euroko aurrekontua izango da

Erlazionatutako dokumentuak

2020/12/29-an argitaratua