Cante Flamenkoko Lehiaketaren XXIV. edizioa ospatuko da igande honetan Antzoki Zaharrean
Edizio honetan Granadatik etorritako Pedro el Granaíno artista gonbidatua izango da
Igande honetan,
abenduak 14, Donostia Hiria Flamenko Kanta Lehiaketaren XXIV. edizioa hartuko du Antzoki Zaharrak. Lehiaketa
Kamelamos Adiquerar Elkarteak antolatu du, Udaleko Kultura Aniztasunaren Sailaren eta Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Pedro el Granaíno artista gonbidatua
Edizio honetan Granadatik etorritako Pedro el Granaíno artista gonbidatua izango dugu. Hautaketak zerikusia du hiri horretan 1922an Cante Flamenkoaren lehen Lehiaketa egin izanarekin. Lehiaketa horren helburua zen jatorrizko kantua edo Cante Jondo berreskuratzea, Manuel de Fallak bultzatutako ekimen baten bidez, Ignacio Zuloaga, Miguel Cerón, Manuel Ángeles Ortiz eta Federico García Lorca kolaboratzaileen laguntzarekin.
Pedro Heredia Reyes, artistikoki Pedro el Granaíno bezala ezaguna, 1973an Granadan jaioa eta ijito-familia batekoa, 2007an hasi zuen bere ibilbide nabarmena, Farrucosen konpainian egon ondoren. 2012ko Jerezko Jaialdian egin zuen debuta bakarkako kantari gisa, eta horrek Sevillako Biurtekora eraman zuen urte horretan bertan. Ordutik aurrera, bere presentzia sendotu egin zen nazioko eta nazioarteko peña eta jaialdietan, flamenkoaren belaunaldi berriko ijito-kantuaren ahots garrantzitsuenetako bat izan zelarik.
Abenduaren 14ko 18:00etan izango da hitzordua Antzoki Zaharrean. Sarrerak
Donostia Kulturaren webgunean eta leihatilan eros daitezke 12 euroren truke.
Lehiakideen zerrenda:
- Miguel Jimenez (Errioxa)
- Aranzazu Gutierres Duran (Sevilla)
- Moises Arriaza Ortega (Jerez de la Frontera)
- Enrique Angel Garcia (Cadiz)
- Victor Palacios (Terrasa)
- Jorge de la Zagala (Palma)
- Ivan Chaskio (Alacant)
- Fernado Vazquez (Donostia)
- Jose Jimenez (Irun)
- Paqui Redonde (Kordoba)
- Jonatan Alfaro (Castellon)
600 urte
Antolatzaileek azaldu dutenez, "
ijito-herria Iberiar Penintsulara iritsi zela 600 urte bete dira, 1425eko urtarrilaren 12an. Horregatik, 2025 hau, Ijito Herriaren Urtea, ijito-herriak gure kulturan utzi duen kultura, gizarte eta hizkuntza-aztarna sakona aitortzeko eta ospatzeko aukera historikoa da". Lehiaketa "Gipuzkoako ijito-komunitatearentzat berdintasunean eta askatasunean oinarritutako bizitza bermatzera bideratutako kultur gune gisa eratu da, Donostiako herritarren aniztasunarekin batera. Era berean, herritarren giza eta gizarte-eskubideak defendatzeko eta sustatzeko plataforma gisa funtzionatu du ".
Ildo horretan, Kultura Aniztasuneko zinegotzi Iñigo Garcíak azpimarratu duenez, "
Donostia Hiria Flamenko Kantaren Lehiaketa leiho kultural gisa aurkezten da, harmonia-giroan ospatu nahi duten pertsona guztiei irekia. Bere 24 edizioetan, flamenkoaren bidez parte hartu nahi dutenak hartu ditu ekitaldi honek, kanta sakonaren bidez kultura ezberdinen arteko zubi gisa ulertuta ".
2025/12/11-an argitaratua