Bi arau-proiekturen berri emateko herritarrentzat jardunaldi irekia

Uztailaren 2an izango da Udalbatza aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hurrengo uztailaren 2an, Udal Gobernuak sustatua, hurrengo Udalbatzetako gai zerrendan sartuko diren bi arau proiektuen berri emango da. Udalbatza aretoan egingo da, eta sarrera Alderdi Ederretik izango da. Hauek dira gai zerrendako arau proiektuak:
  • AU MA.05 Martutene eta F.10 AU Sistema Orokorraren inguruan kokatuta dauden lursailen AU AY.11 Puio- Lanberri Donostiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren xedapen aldaketa. Saioa 18:00etan hasiko da. Informazio gehiago.
  • AL. 14. PAPIN Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren xedapen aldaketa. Saioa 19:15ean hasiko da. Informazio gehiago.

Aurkezleak gaiei dagozkien arduradun politiko eta teknikoak izango dira. Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako. Sarrera librea izango da 60 lagunentzako lekua bete arte, eta maskarekin joatea beharrezkoa izango da.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/29-an argitaratua