Herritarren 966 proposamen jaso dira Partaidetzazko Aurrekontuetan
Apiriletik irailera udal sail bakoitzak jasotako proposamen guztiak aztertuko ditu eta guztiei erantzungo zaie.
Martxoaren 10etik apirilaren 6ra bitartean proposamenak biltzeko fasea garatu da
Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuaren baitan: fase hau itxi ondoren,
Udal sail ezberdinen eskutik proposamenak aztertzeko tramitea hasten da.
966 proposamen jaso dira, guztiak hiriarekin lotura duten (bizilekua, lana, aisia, ikasketak...) 16 urtetik gorako pertsonen eta udal-erregistroan inskribatutako elkarteen aldetik. Pertsona edo erakunde bakoitzak proposamen bat baino gehiago egin ahal izan du; beraz, irailean proposamenen erantzunak argitaratzen direnean jakinaraziko dira hauek egin dituzten gizon, emakume eta pertsona ez-bitarren kopuruari buruzko datuak, pertsona horien adin-taldeei buruzkoak, parte hartu duten elkarteen kopuruari buruzkoak...
Apiriletik irailera udal sail bakoitzak Udalak jasotako proposamen guztiak aztertuko ditu.
Orain Herri Partaidetza Zerbitzuak antzekoak diren proposamenak multzokatuko ditu, betiere proposamena egiten duten pertsonekin aukera hori kontrastatu ondoren.
Proposamen bakoitzari dagokion gaiean eskumena duen sailak azterketa egin eta erantzunaren idazketarako erabili beharko diren hilabeteen ondoren,
erantzunak irailaren 29tik urriaren 5era bitartean argitaratuko dira.
Donostiarrek urriaren 13tik aurrera bozkatu ahal izango dute, eta, horrela, herritarrek 2026 eta 2027 urteetako aurrekontuetan sartuko direnak lehenetsi ahal izango dituzte.
Udaren ostean, informazio hori guztia
https://www.donostia.eus/partaidetzazkoaurrekontuak web orrian argitaratuko da.
AURREKO URTEETAN BOZKATUENAK IZAN DIREN PROIEKTUEN EGOERA
2018tik eta bi urtean behin, Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuaren bidez herritarrek proposamenak egin ditzakete eta bozka bidez hurrengo urteetan Udal Aurrekontuen barruan ezarriko diren proiektuak lehenetsi.
Udalaren webgunean aurreko prozesuetan aukeratutako proiektuen egoera ezagutu daiteke
2025/04/10-an argitaratua