Eskusaitzeta industrialdeko kaleen izenak onartu dira

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Kontadores, Udaltzaingoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Eskusaitzeta Gipuzkoako industrialde handienaren kaleek badute izena. Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, kaleen izenak aztertzeko ponentziak Hirigintza Sostengarrirako departamentuari egindako proposamena, egun eraikitzen ari den industrialdearen kaleei izena emateko.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, izenak aukeratu direla kontuan hartuta inguruko toponimia, eta Gabriela Telleria biribilgunearen kasuan, Zubieta-Usurbil inguruko emaginari omenaldia egiteko.

Horrenbestez, industrialdea osatuko duten zortzi kaleek eta bi biribilguneek segidako izenak izango dituzte: Eskusaitzeta, Oiangure, Txaldatxur, Urepel, Zorrotzarrieta, Larrezuaitzeta, Gorostutza, Itzain biribilgunea eta Gabriela Telleria biribilgunea.

Era berean, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Udalak eta Sprilur-ek sinatu beharreko hitzarmena Eskusaitzeta eremua garatzeko. Hortaz, industrialdeak 290.000 m²ko erabilera industrialeko eta tertziarioko lur-sailak izango digu, eta aurreikusten da industrialdearen bigarren fasea 2020ean amaitzea. Gainera, Sprilur-ek aurreikusten du 22 miloi euroko inbertsioa egitea 2024.urte arte. Donostiako Udalak dagoeneko 27 miloi euroko inbertsioa egin du Eskusaitzetako industrialdean.

Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Kontadores



Tokiko Gobernu Batzordeak Hezi Zerb S.L.U. enpresari esleitu dio Haurtxoko eta Gaztelekuen sareko eta Etxarriene Auzo Etxeko zerbitzuak emateko kontratua. Eta kontratuaren barruan daude Altza eta Alde Zaharreko zerbitzu berriak. Altzako Gaztelekua eta Haurtxokoa Bertsolari Txirrita 31-33 zenbakietan egongo da, eta Alde Zaharreko Gaztelekua aldiz, Elizaran Ikastetxearen lokaletan egongo da. Aurreikusita dago zerbitzu berri hauek apirilean zehar zabaltzea.

Kontratuak urteko 1,3 milioi euroko prezioa du, eta enpresak zerbitzu horiek emango ditu 2019ko apirilaren 1etik, ekainaren 30 arte, eta luzatu ahal izango da irailaren 1etik 2020ko ekainaren 30 arte.

Tokiko Gobernu Batzordeak, halaber, Artaziak enpresari esleitu dio Kontadorez Gazte Zentroaren zerbitzua emateko kontratua. Eta kontratu honek 167.000 euroko prezioa du, eta enpresak zentroa kudeatuko du kontratua sinatzen denetik ekainaren 30 arte, eta luzatu ahal izango da irailaren 1etik 2020ko ekainaren 30 arte.

Udaltzaingoa


Tokiko Gobernu Batzordeak Leaseplan Servicios S.A enpresari esleitu dio, Donostiako Udlatzaingorako lau patruilarako ibilgailu renting bidez eskuratzeko kontratua, erosteko aukeraz.

Kontratuaren esleipen prezioa 47.137 eurokoa da eta enpresak lau uarteko epea izango du autoak eskuratzeko.

2019/03/05-an argitaratua