Donostia biraktibatzea

Donostia Lagunkoia talde eragilearen gogoetak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2020ko apirilaren amaieran, Donostia Lagunkoia talde eragileak, COVID-19 delakoak eragindako konfinamendu-egoeraren ondorioz kezkak eta ikaskuntzak partekatzeko urruneko lehen topaketa egin zuen.

Elkarrizketa horretan, profil, interes eta ibilbide ezberdinak dituzten adineko pertsonak eta Donostia Lagunkoiaren ardatzetakoren bati lotutako profesional gisa parte hartzen dutenekin osatutako talde honek, gogoeta egin eta adinekoen ikuspegitik eta sentimenetatik abiatuta bere ekarpenak egin nahi izan dizkio hiriaren berraktibatze-prozesuari.

Hala, bada, lau saio on line egin dira, eta, horiei esker, Donostia suspertzeko Donostia Lagunkoian garrantzitsutzat jotzen ditugun gaiak bateratu eta arreta berezia jarri beharko litzaieke identifikatu egin dira.

Emandako emaitzaren gako nagusien sintesiarekin honako formatu grafiko eta bisualean islatu da:



Sintesi hau ekainaren 18an Hiriko Gizarte Kontseiluak COVID-19 delakoaren aurrean egindako aparteko bileran parte hartu duten berrogeita hamar inguruko eragileen aurrean aurkeztu da.

Bestela, talde eragileko kideek emaitza hori beren erakundeetan partekatzeko konpromisoa beren gain hartu dute; halaber, erronka komunak identifikatzen eta erantzun kolektiboak eraikitzeko prest dauden eragileak konektatzen lagunduko dute ere, COVID19k utzi digun egoera zaila honetatik elkarrekin eta inor atzean utzi gabe ateratzeko.

2020/07/30-an argitaratua