Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat, baita bidegorria ere, Aste Nagusiko feriala dela eta, abuztuaren 2ko arratsaldetik aurrera.
Itxiera San Juan kalea, 27 (Gipuzkoako Argazkilari Elkartea) eta Pasealeku Berriaren arteko elkargunetik aurrera egingo da, abuztuaren 2tik 23ra.
Barkatu eragozpenak.
TAO
1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako egoiliarrentzako TAO aparkaleku baimena duten herritarrek aukera izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainerako sektoreetan libre aparkatzeko, irailaren 30era arte. Hauek destinoko eremuko TAO-a dutenen baldintza berdinak izango dituzte. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.